Bilduma digitalak

Hilabeteko dokumentua

Maiatza 2026

1989ko uztailaren 26an, Donostiako Zinemaldiaren bulegoetara Pilar Olascoaga idazkari nagusiak bidalitako postal bat heldu zen. Postalak hainbat interesgune agerian uzten ditu: Sobietar Batasunaren bihotzetik bidaltzen da gutuna, Berlingo Harresia eraitsi baino hiru hilabete lehenago. Donostiako jaialdiaren ordezkaritza une historiko baten parte da.

Moskuko Nazioarteko Zinemaldiak 1935ean ospatu zuen bere lehen edizioa, Veneziako Mostra, munduko zinemaldi zaharrena, sortu eta hiru urte eskasera. Lehenengo edizio hura, Iósif Stalinen ekimenez egin zen, SESBeko buruzagi nagusi gisa, eta Estatuak abangoardia konstruktibisten erakusleiho gisa babestu zuen. Sergei Einsestein izan zen epaimahaiko lehen presidentea. Bere bigarren edizioa, berriz, ez zen 1959ko gerraostea oso aurreratuta egon arte egin. Ordurako, mundua borroka ideologikoan murgilduta zegoen, bloke sobietarraren eta mendebaldekoaren artean banatuta.

Testuinguru hartan, Zinema Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazio (FIAPF) boteretsua, kultur diplomaziaren gudu-zelai bihurtutako jaialdien zirkuituaren arbitro bihurtu zen. Autoritate horretaz baliatuz, Moskuko Nazioarteko Zinemaldiari bi urtean behin egiteko eskatu zion, eta Karlovy Varyko (Txekiar Errepublika) Nazioarteko Zinemaldiarekin txandakatzeko, erakundearen barruan akreditazio eta aintzatespen ofiziala izatearen truke. Bi zinemaldien arteko intermitentziak, kontakizun ofizialaren arabera, filmen estreinaldiengatik zuzenean lehiatzea ekiditzeko beharrari erantzun zion. Paradoxikoki, garai hartan, mendebaldeko blokeak lau zinema-jaialdi zituen bere kategoria gorenean akreditatuta: Berlin, Cannes, Venezia eta Donostia.

1995 urtean, Harresia erori eta Gerra Hotza amaitu eta bost urtera, Moskuko jaialdia urteroko ekitaldi bihurtu zen. Donostia Zinemaldiaren artxiboak, gutxienez 1983. urteaz geroztik, jaialdi hontan izan duen ordezkaritza erregistratzen du, txostenen, gutunen eta barne-dokumentuen bidez.

2022aren hasieratik, FIAPFek Moskuko Nazioarteko Zinemaldiaren eta San Petersburgoko Message to Man jaialdiaren akreditazio ofiziala denbora mugagabez eten du, Ukrainako gerra dela eta.

Dokumentua
Pilar Olascoaga Zinemaldiko idazkari nagusiak Moskutik bidalitako postala

Identifikazioaren eremua
ID: 49276
Katalogazio zenbakia: AO1989.0145
Kokapena: M05.B02.C01
Sailkapen koadroa: 1. ZUZENDARITZA
Izenburua: Pilar Olascoaga Zinemaldiko idazkari nagusiak Moskutik bidalitako postala
Data: 1989-07-26
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Pilar Olascoaga

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma digitalak

Hilabeteko dokumentua

Pilar Olascoaga Zinemaldiko idazkari nagusiak Moskutik bidalitako postala (1989) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Lola Flores aktore eta abeslaria sari bat jasotzen uso-tiro txapelketan (1954) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Hans Alfredson zuzendari eta aktoreak Antonio Garmendia eta Angel Otaeguiren heriotza epaien ostean Zinemaldian parte hartzeari uko egiteko gutuna (1975) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Volver a nacer” eta “Harry d’Abbadie d’Arrast” atzera begirakoei buruzko programazioaren barne-dokumentua (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]