Bisita eta artxiboaren kontsulta

Materialen erabilera eta aipua

Zinemaldiko zenbait jarraitzaile María Cristina Hoteleko terrazan kartelak prestatzen (1963) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Dokumentu honetan DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SAk (IFZ/NIF: A-20219283 eta helbidea:  Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua, TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa – 20012 – Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa, Espainia), Artxiboaren titularrak, artxiboa.sansebastianfestival.com webgunean (aurrerantzean “Ataria”) daukan irudi-bilduma propioa (baita bildumaren parte izateko baimena duten hirugarrenen titulartasuneko beste argazki batzuk eta soilik komunikazio publikorako erakusten direnak) Interneteko erabiltzaileen eskura jartzeko zehaztapen eta baldintzak agertzen dira.

Atariko orrietan barrena zein bertan eskaintzen diren Zerbitzuetan barrena nabigatzen duenak, edota orri horiek kontsultatzen dituenak, jarraian zehazturiko baldintza orokorrak onartu egiten dituela ematen du aditzera.

Atari honetan dauden irudiek bi jatorri dituzte, deskribapen- eta katalogazio-datuetan adierazita daudenak:

a) Donostia Zinemaldiko artxiboko irudiak (argazkiak, kartelak, egunkariak, dokumentazio digitalizatua).

Irudi hauek FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN S.A-ren jabetzakoak dira, eta honek erabiltzaileen esku jartzen ditu, soil-soilik erabilera-lizentzia honen pean erabil ditzaten: Creative Commons “BY-NC 4.0”. Salbuespen izango dira, berariaz adieraziko baitira, materialak beste lizentzia mota batzuen mende daudenean.

CC BY-NC 4.0 lizentziak irudiak erabiltzea ahalbidetzen du ondorengo muga hauekin:

    • Aitortza (Attribution): Lizentziak baimendutako obraren edozein ustiaketatan egilea aitortu beharko da.
    • Ez komertziala (Non-commercial): Obraren ustiapena merkataritzakoak ez diren erabileretara mugatuko da.

Donostia Zinemaldiaren jabetzako irudi bakoitzaren erabilera orotan, erabiltzaileak bere erabilera babesten duen lizentziaren zehaztapenak adierazi behar ditu eta irudiaren jatorria eta egilea aipatu, honela:

Izenburua edo deskribapena / Irudiaren funtsa / (Irudiaren egilea / data) / Donostia Zinemaldiaren Artxiboa / CC BY-NC 4.0 

b) Kutxa Fundazioaren Fototeka bildumako argazkiak:

Argazki hauek Kutxa Fundazioaren jabetzakoak dira eta webgune honetan erakusten dira komunikazio publikorako soilik.

Las imágenes propiedad de Kutxa Fundazioa, pueden utilizarse única y exclusivamente bajo la licencia de uso de Creative Commons “BY-NC 4.0” y respetando la totalidad de las condiciones de uso definidas por Kutxa Fundazioa
(https://www.kutxateka.eus/Detail/page/2/lang/eu_ES):
Kutxa Fundazioaren jabetzapeko irudi bakoitzaren erabilera orotan, erabiltzaileak bere erabilera babesten duen lizentziaren zehaztapenak adierazi behar ditu eta irudiaren jatorria eta egilea aipatu, honela:
“CC BY-NC 4.0 2015 / KUTXATEKA / (Zein funtsetakoa den argazkia) / (Argazkiaren egilea).”

Erabiltzaileak erabilera-baimenaren baldintzak betetzera konprometitzen dira eta baimen hori urratuko duen erabilerarik ez egitera, ezta Legearen edo erabilera-arau eta baldintza hauen eta Atariko lege-ohartarazpenaren aurkako erabilerarik ere.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA ez da inola ere webgunearen erabiltzaileek irudiez egiten duten erabileraren erantzule izango, eta espresuki beretzat gordetzen du dagozkion akzioak egikaritzeko ahalmena, erabilera-arau eta baldintza hauen edozein xedapen edo atariaren lege-ohartarazpena erabiltzaile edo hirugarrengo batek ez betetzeak sor ditzakeen erantzukizunak eskatzeko, eta edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe zerbitzu-ematea kendu edo eten egin diezaieke horiei.