Lege oharra

Webgune hau DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA sozietatearena da. Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute sozietate hura, zati berdinetan.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA sozietate anonimo bezala sortu zen 1990eko abenduaren 21ean, eta sortu zenetik ez da bere izen soziala aldatu.

Bere egungo helbidea honako hau da: Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua TABAKALERA, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa – Donostia/San Sebastián.

Bere helburu soziala eta gaur egungo jarduera urtero Donostiako Zinemaldia antolatzea da, baita hedapen zinematografikorako beste agerpen eta jarduera batzuk sustatzea, sortzea eta gauzatzea ere.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF – www.fiapf.org) onartuta dago, lehiazko zinema-jaialdien kategoriaren barruan.

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi die kulturari eta zinema-industriari.

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, hona hemen gure enpresaren identifikazio-datuak:

  • Sozietatearen izena: DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA
  • IFZ / IFK: A-20219283
  • Sozietatearen egoitza: Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua 20012 – Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa, Espainia)
  • Telefonoa: +34 943 481 212
  • Helbide elektronikoa: ssiff@sansebastianfestival.com

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA S.A., berez edo lagapen-hartzaile gisa, web orri honen gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, edo bere bilduman hirugarrenen titulartasuneko materialak integratzeko eta jendaurrean erakusteko baimena jaso du. Web orri honetara sartzea edo ataria erabiltzea ez da, inola ere, DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SAren jabetza duen edozein elementuren gaineko erabilera- edo eskubide-lizentziatzat hartu behar.

artxiboa.sansebastianfestival.com webgunearen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, haren iturburu-kodea, testuak, diseinu grafikoak, irudiak, dokumentuak, argazkiak, animazioak, soinuak, nabigazio-egitura, datu-baseak eta edukiak DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SAri dagozkio, lagapen-hartzaile gisa edo erabilera baimenduarekin, eta jabetza intelektual eta industrial intelektualaren eskubideei, markei eta publizitateari buruzko Espainiako legediak babesten ditu, baita gai horiek arautzen dituzten nazioarteko tratatuek eta, bereziki, egile-eskubideek ere.

Edukiak erreproduzitzea, guztiz edo zati batean argitaratzea, merkaturatzea edo eraldatzea, espresuki baimendu ez bada, legeak babesten dituen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak urratzea da.

Erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo ez baditu betetzen DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak ekintza administratibo, zibil eta penal guztiak gauzatu ahal izango ditu.

Atari honetan dauden irudiak DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SAren jabetzakoak dira, edo bilduman integratzeko baimena eman duten eta komunikazio publikorako erakusten diren hirugarrenen titulartasunekoak. Materialak erabiltzeko arauak eta baldintzak hemen kontsultatu daitezke.

artxiboa.sansebastianfestival.com ataria Donostia Zinemaldiaren artxibo historikoarekin lotutako informazioa eta dokumentazioa emateko eta egindako ikerketak, bilduma digitalak eta dokumentu-katalogoa kontsultatzeko helburuarekin garatu da.

Erabiltzaile izaera hartzen du artxiboa.sansebastianfestival.com webgunean sartzen den pertsonak. Erabiltzaileak webgune honetan agertzen den materiala norberarentzat eta era pribatuan erabili ahal izango du bakarrik, eta debekatuta daude erabilera komertzialak aldez aurretik idatzizko baimenik ez bada behintzat. Erabiltzailea izango da artxiboa.sansebastianfestival.com webguneko orrialdeetako informazioa, datuak eta edukiak eskuratzearen eta erabiltzearen erantzule bakarra. Zerbitzuak eta edukiak ondo erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta debekatuta dago horiek legez kanpoko jardueretarako erabiltzea. Erabiltzaileak hemen zehaztutako erabilera-baldintza guzti-guztiak onartzen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak eskubidea izango du edukiaren zati bat, konfigurazioa, aurkezteko modua, zehaztasunak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo kentzeko, alde bakarrez eta erabiltzaileari aurrez ezer jakinarazi beharrik gabe. Era berean, erabilera-baldintza hauek edo artxiboa.sansebastianfestival.com webgunean jasotako beste edozein baldintza aldatzeko eskubidea ere izango du.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak ez du bermatzen webgunera sartzeko akatsak egongo ez direnik, ez eta edukia egokia izango denik edo behar bezala eguneratua egongo denik ere. Edonola ere, ahal duen guztia egingo du akats horiek saihesteko, konpontzeko edo eguneratzeko.

Webguneko zerbitzuetako batzuk jasotzeko, ezinbesteko baldintza izan daiteke erabiltzaileak bere burua erregistratzea, hori egiteko formularioa betez. Kasu horretan edo zerbitzuetako bat eskuratzeko datu pertsonalak ematen direnean, datuak babesteko legean xedatutakoa beteko da, bai datuak biltzeko garaian, bai haiek tratatzerakoan.

Baldintza hauek interpretatu eta aplikatzean edo webgunea erabiltzean edozein desadostasun edo eztabaida sortzen bada, DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak eta erabiltzaileak zera adosten dute: izan lezaketen beste edozein eskumeni espresuki uko egitea eta auzia DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA enpresak egoitza duen lurraldeko epaitegi eta tribunal eskudunen esku uztea.