Deaialdiak

José Ángel Herrero-Velarde ikerketa-bekak

Zinemaldiko Prentsa-bulegoaren barnekaldea, erredakzio-gelan. (Fotocar, 1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak, Artxiboaren ikerketa sustatzeko eta bai Gipuzkoa zein estatu mailako ikerketa zinematografikoaren garapena bermatzeko asmoz, José Ángel Herrero-Velarde ikerketa-beken programaren bigarren ediziorako deialdia egin dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzari esker. Arteen eta humanitateen arloan ikerketa-arlo askok laguntzarik ez dutela jakinda, programak hiru beka eskaintzen dizkie Gipuzkoan nahiz Estatuko beste lurraldeetan bizi edo jaio diren ikertzaileei, nagusiki Zinemaldiaren memoria materialean oinarritzen diren hiru artikulu akademiko egiteko.

1. Programaren xedea

Donostia Zinemaldiak (aurrerantzean, Zinemaldia) eta Elías Querejeta Zine Eskolak (aurrerantzean, EQZE) hautaketa-prozesu baterako deialdia egin dute. Prozesu horren bidez, hiru (3) beka emango dira, Zinemaldiaren artxiboan gordetako arrasto materialaren bidez Estatuko eta nazioarteko zinematografia ezagutzen lagunduko duten ikerlanen garapena sustatzeko eta laguntzeko.

Hautatutako proiektuek guztiz originalak izan beharko dute.

2. Norentzat da programa?

Programa pertsona fisikoei zuzenduta dago soilik, adin nagusikoei, esparru akademikoko eta/edo profesionaleko pertsonei eta Zinemaldiaren artxibo historikoarekin lotutako ikerketa-proiektuak aurkezten dituztenei. Izen-ematea hurrengo bi sarbideetako baten bidez egingo da:

  • Gipuzkoako ikertzaileak edo Gipuzkoako lurralde historikoko ohiko egoiliarrak, gutxienez azken bi (2) urteetatik
  • Espainiako ikertzaileak edo Espainiako estatuko ohiko egoiliarrak, gutxienez azken bi (2) urteetatik

Laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte ikertzaile independenteek edo unibertsitateei, ikerketa-zentroei edo ikus-entzunezko sektoreko beste erakunde publiko zein pribatuei atxikita daudenek.

Eskatzaileak aurrerago adieraziko diren moduan eta epeetan hautatuko ditu Batzorde batek. Batzorde hori Zinemaldiko eta EQZEko kideek osatuko dute, eta oinarri hauek betetzen direla eta proiektuak egokiak direla bermatuko du.

3. Beken diru-kopurua eta Proiektuen iraupena

Programa honen xede diren hiru (3) beketako bakoitzak 3.500 € (hiru mila eta bostehun euro) dakartza berekin. Kopuru hori gordina da, eta, beraz, murriztu egingo da indarrean dagoen legeria aplikagarriak ezartzen dituen zerga eta atxikipenengatik. Ikertzaileari egutegi honen arabera emango zaio:

  • Ehuneko berrogeita hamar (% 50), hau da, mila zazpiehun eta berrogeita hamar euro (1.750 €), laguntzaren onuradun izateko hautatua izan ondoren.
  • Gainerako ehuneko berrogeita hamarra (% 50), hau da, mila zazpiehun eta berrogeita hamar euro (1.750 €) proiektua amaitu eta entregatzerakoan.

Artxibategietara sartzeko edukiko dituzten bi (2) asteetan, kontsulta-egunei dagozkien dietak eskainiko zaizkie. Gainera, programak Gipuzkoan bizi ez diren onuradunen bidaia eta ostatatzea bermatuko ditu.

Tabakalera eraikineko fasean, non Zinemaldiaren artxiboa osatzen duten material guztiak dauden, Euskadiko Filmategiaren liburutegian Interneterako konexioa duen lanerako eta kontsultarako gune bat eskainiko da. Gainera, eraikinean eta aldamenekoetan dauden funts eta artxibo zinematografikoetarako sarbidea bermatuko da, eta eraikineko baliabide eta jardueretarako sarbidea emango da, hala nola zinema-saioetarako, tailerretarako edo eskola magistraletarako.

Proiektuak gehienez ere zazpi (7) hilabeteko epean amaitu beharko dira, beka lortu duten proiektuak hautatzen diren egunetik zenbatzen hasita. Nolanahi ere, ikerketak hala eskatzen duenean, ikertzaileak luzapena eskatu ahal izango dio Zinemaldiari, eta epea luzatzea justifikatzen duten xehetasunak azaldu beharko dizkio. Onartzen badiote, luzapen hori ezin izango da bi (2) hilabetetik gorakoa izan.

4. Ikertzaileen hautaketa-prozesua

Zinemaldiak 2024ko martxoaren 15ean irekiko du eskabideak aurkezteko epea eta 2024ko apirilaren 26a arte egongo da zabalik, 23:59 arte (GMT+1).

Eskabideak aurkezteko epean, proiektuak proposatu eta, beraz, beka lortu nahi duten guztiek, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Nortasunaren akreditazioa: NANaren, AIZaren, pasaportearen edo nortasun-agiri nazional baliokidearen fotokopia. Gipuzkoako sarbidea erabiltzen duten pertsonek Gipuzkoako lurralde historikoan jaiotakoak ez badira, errolda-ziurtagiria edo azken bi (2) urteetatik gutxienez ohiko bizilekua dutela egiaztatzen duen agiri ofizial baliokide bat aurkeztu beharko dute. Modu berean, Estatu mailako sarbidea erabiltzen duten pertsonek, jaiotzez Espainiako Estatukoak ez izatekotan, errolda-ziurtagiria edo azken bi (2) urteetatik gutxienez ohiko bizilekua dela egiaztatzen duen agiri ofizial baliokide bat aurkeztu beharko dute.
  • Proiektuaren aurkezpena, gutxienez hiru (3) orrialdekoa eta gehienez bost (5) orrialdekoa. Bertan, ikerketaren gaia eta xedea jasoko dira, bai eta erabili nahi diren metodologia eta iturriak ere.
  • Intentzio-gutuna, gehienez ere hiru (3) orrialdekoa. Bertan, ikerketaren arrazoiak eta helburuak zehaztuko dira, bai eta ikerketa egiteko zenbatetsitako denbora edo kronograma ere.
  • Ikertzailearen curriculum vitaea eta biografia akademikoa.
  • Halakorik izanez gero, unibertsitate, ikerketa-zentro edo erakunde batera atxikita dagoen ikertzaile bat izatea egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Programa honetako laguntza ez bada proiektuaren finantzaketa-iturri bakarra, dokumentu bat erantsi beharko da, jasotzen ari den beste edozein laguntzaren, ekarpenen edo dirulaguntzaren identifikazioari eta zenbatekoari buruzko datu guztiak dituena.

Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, formularioak eta gainerako dokumentu gehigarriak barne. Horretarako, online bidezko formularioa bete beharko da, Zinemaldiaren artxiboaren web-orriko plataformaren bidez: https://artxiboa.sansebastianfestival.com/becas-de-investigacion-jose-angel-herrero-velarde/ Eskatzaileek, edozein kontsulta edo zalantza izanez gero, helbide elektroniko honetara idatzi ahal izango dute: artxiboa@sansebastianfestival.com

Programa honetako laguntza ez bada proiektuaren finantzaketa-iturri bakarra, eskabidean berariaz adierazi beharko dira jasotzen ari den beste edozein laguntzaren, ekarpenen edo dirulaguntzaren identifikazioari eta zenbatekoari buruzko datu guztiak, izan pribatua edo publikoa.

Hautatutako hiru proiektuak zein izan diren maiatzan jakinaraziko da, eta egonaldia uztailaren 8tik 19ra egingo da. Esleipenaz geroztik, hautatutako pertsonek astebeteko epea izango dute beka onartzeko.

5. Artxiboa Batzordea

Hautagaiak ebaluatzeko eta hautatzeko ardura duen Batzordea paritarioa izango da, eta Donostia Zinemaldiko eta Elías Querejeta Zine Eskolako bost (5) profesional eta kidek osatuko dute:

  • José Luis Rebordinos (SSIFF)
  • Maialen Beloki Berasategui (SSIFF)
  • Irati Crespo (SSIFF)
  • Carlos Muguiro (EQZE)
  • Pablo La Parra Pérez (EQZE)
  • Ruth Pérez de Anucita (SSIFF)

Batzordeak hautagaiak elkarrizketatzeko eskubidea izango du hautaketa-prozesuan zehar, informazio gehigarria lortzeko.

Batzordeak erreserba-zerrenda bat osatuko du gainerako eskatzaileekin, eta horiek egonaldia lortu ahal izango dute hasieran hautatutako eskatzaileek hautagaitza bertan behera utzi dutela jakinarazten badute.

6. Proiektuen garapena eta aurkezpena

Proiektua amaitzeko, ikerlan bat entregatu beharko da, euskaraz edo gaztelaniaz. Lanak originala, berria eta programaren esparruan garatutakoa izan beharko du, hau da, ez da onartuko ezein argitaletxe, argitalpen, erakunde, sari edo lehiaketetara zabaldua edo bidalia izan den lanik, ez osorik ez zati batean, ez eta aurretik esparru akademikoan ebaluatzeko sortua izan denik ere. Lan horiek 6.000 eta 10.000 hitz artekoak izan beharko dute, estandar akademiko guztiak bete beharko dituzte (iturrien aipamena eta erreferentzia) eta zinema-ikasketen arloan espezializatutako literatura ezagutzen dutela frogatu beharko dute.

Idatzi horiek estatuko nahiz nazioarteko zinematografiari ekarpen teorikoa egin beharko diote ezinbestean, ikuspuntu historikotik, estetikotik edo linguistikotik, eta gai librekoak izango dira. Ikerketak, nagusiki, Zinemaldiko artxiboan gordetzen diren materialean oinarritu beharko dira, baina ez dute zertan horretara mugatu.
Idatzizko osagai hori nahitaez entregatu behar da, nahiz eta emaitzak argitaratzeko beste formatu batzuekin bateragarria izango den (hitzaldiak, kongresuetako komunikazioak, etab.).

7. Onuradunen betebeharrak

Onuradunek honako konpromiso hauek hartu beharko dituzte:

  1. Proiektuak oinarri hauetan aurreikusitako epeetan garatzea eta proiektua amaitzean egindako lana justifikatzeko memoria entregatzea.
  2. Zinemaldiaren eskura jartzea beren prestakuntzari eta/edo ibilbideari buruz eskatzen zaien eta/edo parte hartzeko eskabidean adierazitako edozein merezimendu edo egoera egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio oro.
  3. Proiektuak, formatu guztietan, «Jose Ángel Herrero-Velarde» beka-programaren esparruan egin direla aipatzea, programaren eta/edo Zinemaldiaren logotipo ofiziala gehitzea, eta proiektua Zinemaldiaren laguntzarekin eta finantzaketarekin garatu zela adieraztea.

8. Ustiapen-eskubideak

Zinemaldia proiektuak ustiatzen ahaleginduko da, eta ikertzaileen eta proiektuak editatzeko eta argitaratzeko interesa izan dezaketen argitaletxe edo aldizkari ospetsuen arteko bitartekari gisa jardungo du. Ikerketa horiek Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Euskadiko Filmategiak batera argitaratzen duten ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkari akademikoaren Argitalpen Batzordeak ere kontuan hartu ahal izango ditu.

Horretarako, Zinemaldiak irabazten duten proiektuen ustiapen-eskubideak baliatu ahal izango ditu, eta hori ez da oztopo izango bekaren onuradunak aurkeztutako lana erabili ahal izateko, berariaz hala eskatzen badu.

9. Oinarriak onartzea

Oinarri horiek bere osotasunean onartzen direla joko da programan parte hartzeko eskabidea bidaltzean.

2024ko martxoaren 15ean irekiko da eskabideak aurkezteko epea eta 2024ko apirilaren 26a arte egongo da zabalik, 23:59 arte (GMT+1).

“José Ángel Herrero-Velarde” ikerketa-beka eskatzeko, bete honako formulario hau zure datuekin.
Sarbidea*
Zure NANak edo errolda-ziurtagiriak egiaztatu beharko du Gipuzkoan jaio zarela edo duela bi urtetik zure ohiko bizilekua izan dela.
Zure NANak edo errolda-ziurtagiriak egiaztatu beharko du Espainiako Estatuan jaio zarela edo duela bi urtetik zure ohiko bizilekua izan dela (Gipuzkoan erroldatutakoek edo jaiotakoek izan ezik, horiek beste sarrera aukeratu beharko baitute).
Izena*
Abizenak*
Helbide elektronikoa*
Dokumentazioa
NANa / Gipuzkoako errolda*
Maximum file size: 20 MB
Erantsi NANa edo gutxienez duela bi urtetik Espainiako Estatuan zure ohiko bizilekua izan dela ziurtatzen duen erroldaren fitxategi bat pdf, jpg, png edo gif formatuan (5 fitxategi gehienez).
Zure NANak edo errolda-ziurtagiriak egiaztatu beharko du Gipuzkoan jaio zarela edo duela bi urtetik zure ohiko bizilekua izan dela.
Zure NANak edo errolda-ziurtagiriak egiaztatu beharko du Espainiako Estatuan jaio zarela edo duela bi urtetik zure ohiko bizilekua izan dela (Gipuzkoan erroldatutakoek edo jaiotakoek izan ezik, horiek beste sarrera aukeratu beharko baitute).
Proiektuaren aurkezpena (5 orrialde gehienez)*
Maximum file size: 20 MB
Erantsi egin nahi duzun ikerketaren izaera eta erabili nahi diren metodologia eta iturriak deskribatzen dituen fitxategi bat pdf formatuan.
Intentzio-gutuna (3 orrialde gehienez)*
Maximum file size: 20 MB
Erantsi egin nahi duzun ikerketaren intentzioak eta helburuak deskribatzen dituen fitxategi bat pdf formatuan.
Akreditazioa eta afiliazio instituzionala*
Maximum file size: 20 MB
Erantsi zure afiliazio instituzionala frogatzen duten fitxategiak pdf, jpg, png edo gif formatuan (5 fitxategi gehienez).
CVa eta biografia akademikoa (2 orrialde gehienez)*
Maximum file size: 20 MB
Erantsi zure ikasketen historia deskribatzen duen curriculumaren fitxategi bat pdf formatuan.
Beste dirulaguntza batzuk
Maximum file size: 20 MB
Erantsi jasoko den beste edozein laguntzaren, ekarpenen edo dirulaguntzaren identifikazioa eta zenbatekoa frogatzen dituen fitxategi bat pdf formatuan.
Webgune hau reCAPTCHAk babesten du eta Googleren Pribatutasun-politika eta Erabilera-baldintzak aplikatzen ditu.