Bilduma Digitalak
Guadalupe Echevarriaren (1948-2023) oroimenez
1982ko martxoaren 2an, Guadalupe Echevarria izeneko neska gazte batek paper morean idatzitako gutun bat bidali zuen Paristik, Luis Gasca Donostia Zinemaldiko zuzendariari ideia bat izan zuela jakinarazteko, jaialdiaren barruan jaialdi bat antolatzea, eta zeharo berria zen hedabide bati eskaintzea barruko jaialdi hori: bideoari, hain justu. Handik hilabete gutxira, Echevarria –«Guada» izenez ezagunagoa– lau emakumez osatutako talde baten buru bihurtuko zen Nuria Gutiérrez, Marta Pérez Yarza eta Cristina Elguezabalekin batera; hala, Donostia nazioarteko erreferentzia-puntu bihurtuko zuen talde horrek 1982tik 1984ra bitartean bideoarekin esperimentatzen ari ziren pentsalari, artista eta sortzaileentzat.
Donostia Zinemaldiko artxiboak esperientzia horren arrasto dokumental osoa gordetzen du; zehazki, Bideo Jaialdiaren Funtseko 170 dokumentazio-espedienteak, hainbat argazki eta prentsa-zati ugari biltzen ditu. Dokumentu-ondare aberats honen medioz agerian geratzen da Guadaren proposamena gai izan zela ikus-entzule berriak biltzeko abangoardiako nahierako bideo-programen, instalazioen, musika-bideoen eta mintegien inguruan, eta, halaber, lankidetzen eta konplizitateen nazioarteko sare trinko bat zabaldu zuela. Izan ere, 80ko hamarkadaren bigarren erditik aurrera bideoak euskal paisaia kulturalean izango zuen garrantzia azaltzea ezinezkoa da esperientzia aitzindari honetara jo gabe: Arte Ederren fakultatetik hainbat artistaren ibilbidera, zenbait erakunde esperimentaletatik –hala nola Artelekutik– Gasteizen, Tolosan, Getxon edo Iruñean egindako jaialdi eta topaketetara.
Ekainaren 12an, Guada hil egin zen Donostian, 75 urte zituela. 2022ko abenduan egindako artxiboaren aurkezpen publikoan, Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuaren ikertaldekook omenaldia egin nahi izan genion Echevarriari; izan ere, haren urratsei sutsuki jarraitu genien artxiboan utzitako aztarnen bidez eta Echevarriarekin berarekin hitz eginez. Zinemaldiaren zazpi hamarkadetako gertaera ausart eta berritzaileenetako baten protagonista izango zen 34 urteko emakume gazte baten ametsa iragartzen duen gutun more honen argitalpenarekin, Donostia Zinemaldiaren historia ulertzeko ezinbestekoa den emakume horren oroimena aldarrikatzen jarraitzen dugu.
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]