Bilduma Digitalak
Terrassa (Katalunia), 1977ko uztailak 3. Antoni Padrósek eskutitza bidali zion Donostiako Zinemaldiari, Shirley Temple Story (1976) bere filmak Otro cine atalaren barruan parte hartzen zuela eta. Zinemagileak 16 mm-ko formatu zinematografikoari buruzko zalantza bat azaltzen du, formatu hori jaialdian emateko oztopo izan litekeela planteatuz.
Azpiformatu zinematografikoen historia aurrerapen teknikoak markatutako historia gisa ikus liteke, zinemaren aukeren berrikuntza gisa eta gizarte-maila berrietara hurbiltzeko bide gisa. Nolanahi ere, beharbada atzekoz aurrerako irakurketa batetik, bere pobreziaren defentsan, bihur dezakegu arazo formatuari buruzko kontakizuna eta haren barne-aporietako batzuk ikusarazi.
1923an –orain dela ehun urte–, Eastman Kodak konpainiak 35 mm-ko formatu konbentzionalaren ordezko aukera merkeago bat aurkeztu zuen. Paradoxikoki, 16 mm-ko formatua sartzearekin batera, “beste zinema” bat sortzeko oinarri materialak ezarri zituen multinazionalak, Espainiako Estatuan 70eko hamarraldian zehar egin zena: ezkutuko zinema bat (underground), industriaz kanpo jarduteko gai izan zena eta frankismoaren makineria zentsuratzailea saihestu zuena. Neurri batean, 16 mm-ko formatu “ez profesionala” erabiltzeari esker.
Askotan underground artista edo zinemagile etiketarekin, 16 mm-ko formatukoen kideko kontraesan batean jardun zuen Antoni Padrósek. Banketxe batean lan egiten zuen goizetan kontabilitate lanetan (Dr. Jekill) eta zinemagile independente arratsaldetan (Mr. Hyde). Haren marjinalitatea azpimarratzen duen tentsioa.
Padrós muga teknikoak bere lanaren alderdi estetiko formal bihurtzea lortzen duen zinemagilearen eredua da. Lock-Out (1973) eta Shirley Temple Story (1976) bere film luzeak soinu-negatiboa euskarritzat erabilita filmatu zituen. Aurrez Pere Portabellak erabili zuen formatu hori, eta Padrósek berreskuratu egin zuen, ziur aski, Aixelà Eskolaren garaian zinemagilearekin izan zuen harremanaren ondorioz. Azpiformatu horrek kontraste berezi bat ematen die haren filmei eta, beste baliabide batzuekin batera –hala nola hanka sartzeak ez ezabatzea, aktoreen inprobisazioa eta gidoien norabide-aldaketa itxuran zorizkoak–, Mery Cuestak «gabeziarena» deitu dion estetika bat sortzen dute.
Baina aitortu beharra dago ez zirela arrazoi estetikoak Padrós formatu hori erabiltzeko erabakia hartzera bultzatzen zutenak –agian bai Portabellaren kasuan–, arrazoi ekonomikoak baizik. Soinu-negatiboak metro bakoitzeko 5 pezetako kostua zuen, eta kontuan hartu behar da Shirley Temple Story filmak 500.000 pezetako aurrekontua izan zuela. Horrela azaltzen du Padrósek berak –Cuestak hura ere aipatzen du–:
Jan Baeta Salvany
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]