Visita y consulta el archivo

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Zinemaldiko langileak Victoria Eugenia Antzokiko prentsa-bulegoan (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Donostia Zinemaldiko artxibo historikoan gorde diren digitalizatu gabeko materialak Euskadiko Filmategiaren liburutegian kontsulta daitezke. Aurretiko hitzordua eskatzen duten eskaerei baino ez zaie erantzungo, eta baldintza hauek bete beharko dira:

Aurrez aurreko kontsulta irakaskuntza- edo ikerketa-jarduerarekin lotura dutela egiaztatzen duten erabiltzaileei mugatuta dago. Ikerketa-proiektuaren definizioan sartzen dira goi-mailako lan akademikoak eta proiektu zinematografiko eta sorkuntzazkoekin zerikusia duten ikerketak.

Kontsultatu hemen Donostia Zinemaldiaren artxiboa osatzen duten funtsak.

Erabiltzaileek aldez aurretik kontsultatu behar dute online katalogoa, beren intereseko materialak aurkitzeko. Ez zaie erantzungo kontsulta edo erreprodukzio telematikoko eskaerei, kontsulta berezien kasuan izan ezik.

Beren intereseko materialak aurkitu ondoren, erabiltzaileek harremanetan jarri behar dute, honako hauetarako:

  • Kontsultaren ikerketa-helburua justifikatzeko eta afiliazio instituzionala egiaztatzeko.
  • Kontsultatu nahi den dokumentazio mota zehazteko.
  • Aurretiko hitzordua finkatzeko. Ez zaie arreta emango aurretiko hitzordurik gabeko erabiltzaileei.

Kontsultak Euskadiko Filmategiaren liburutegian egingo dira, Tabakalera eraikinean (Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua, 20012 Donostia). 

Ordutegia: asteazkenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

Donostia Zinemaldia ospatzen den egunetan Artxiboa kontsultatzeko gunea itxita egongo da eta ez da aurrez aurreko bisiten eskaerarik kudeatuko. Artxiboa atarian online katalogoa eta bilduma digitalak kontsultatzen jarraitu ahal izango da.

  • Erabiltzaileek gehienez 10 dokumentazio-kutxarekin lan egin ahal izango dute aldi berean. Ez da aurrez aurreko kontsultan digitalizatutako materialik jarriko eskura.
  • Artxiboko materialak ezin izango dira, inolaz ere, Euskadiko Filmategiko liburutegiko kontsulta-gelatik atera.
  • Ezin da kontsulta-gunera likidoekin, elikagaiekin, boligrafoekin edo errotuladoreekin sartu (arkatzak soilik). Erabiltzaileek horretarako prestatutako leihatiletan utzi ahal izango dituzte beren gauzak.
  • Erabiltzaileei nitrilozko eskularruak emango zaizkie. Nahitaez erabili behar dira objektu fotografikoak edo diapositibak manipulatzeko. Paperezko euskarria duten materialen kasuan, ez da eskularrurik erabili beharko, baina eskuak garbitu eta lehortu behar dira kontsulta egin aurretik.
  • Artxiboko langileek beste arau osagarri batzuk jakinarazi ahalko dizkiete erabiltzaileei, dokumentazioa manipulatzeari buruzkoak.
  • Erabiltzaileek nahi dituzten dokumentu guztien argazkiak atera ahal izango dituzte, baina ezingo da flasha erabili eta kontuz manipulatu beharko da dokumentazioa, kalterik ez egiteko moduan.
  • Donostia Zinemaldiak ez du dokumentuak erreproduzitzeko zerbitzurik eskainiko, eta ez du fotokopiagailurik edo eskanerrik jarriko erabiltzaileen eskura.
  • Dokumentuak gerora publikoki erabiltzeko, Donostia Zinemaldiari jakinarazi beharko zaio eta erabilera-arauak errespetatu beharko dira, jatorria behar bezala egiaztatuz (Donostia Zinemaldiko Artxiboa).

Kontsulta bereziak Donostia Zinemaldiko Artxiboko Batzorde Akademikoak onetsi behar ditu. Harremanetarako formularioa bete ondoren, erabiltzaileek erantzun bat jasoko dute gehienez 10 egun naturaleko epean, eskaera bidaltzen denetik zenbatzen hasita. Kontsulta berezitzat joko dira hauek:

  • Artxibo administratiboaren kontsultak (15 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten Artxibo Orokorreko materialak).
  • Egokitu eta/edo katalogatu ez diren artxibo historikoko materialen kontsultak.
  • Kontserbazio-egoera edo beste edozein kontsiderazio direla eta, langile espezializatuek gainbegiratzea eskatzen duten materialen kontsultak.
  • Zabalkunde publikorako (erakusketak, argitalpenak, komunikabideak, filmak, etab.) materialen erreprodukzioak mailegatzeko edo ekoizteko eskaerak.
  • Datuak babestearekin edo egile-eskubideekin zerikusia duten gaiak argitzea eskatzen duten kontsultak.

Rellena el siguiente formulario con tu consulta y muy pronto nos pondremos en contacto contigo.

Izena*
Posta elektronikoa*
Gaia*
Kontsulta*
Webgune hau reCAPTCHAk babesten du eta Googleren Pribatutasun-politika eta Erabilera-baldintzak aplikatzen ditu.

Te informamos de que los datos de carácter personal que nos proporciones rellenando el presente formulario serán tratados por el Festival de San Sebastián como responsable de esta web. La finalidad de la recogida y tratamiento de los datos personales que te solicitamos es atender la consulta o solicitud realizada a través del formulario de contacto. La legitimación se realiza a través del consentimiento del interesado. Solo el Festival de San Sebastián te enviará mensajes y no cederemos tus datos a terceros. Te informamos de que los datos personales que nos facilites estarán alojados en los servidores del Festival, ubicados dentro de la UE. El hecho de que no introduzcas los datos que aparecen en el formulario como obligatorios podrá tener como consecuencia que no se pueda atender tu solicitud. Podrás ejercer tus derechos de acceso, rectificación, limitación y supresión de datos en privacidad@sansebastianfestival.com. Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra política de privacidad.