Bilduma Digitalak

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa

2023ko martxoa

1979an, Pierre Clémenti aktore eta zuzendari frantziarra Donostia Zinemaldiaren Errealizadore Berriak sailean parte hartzera gonbidatu zuten, New Old (1979) filmarekin. Bere bisitaren arrasto nabarmena dago artxiboan. Argazki enblematiko batzuen protagonista izan zen: Victoria Eugenia antzokiko sarreran, Ocañaren besotik helduta. Horiez gain, artxibo nagusiaren 1979-1980.0914 espedientean, hura gonbidatu izanak eragin zuen posta-trukea gordetzen da. Espedientea ohiko dokumentazioarekin hasten da. 1979ko abuztuan, Pilar Olascoaga idazkari nagusiak Clémentiri material batzuk eskatu zizkion, bitan eskatu ere, katalogoan sartzeko: fitxa teknikoa, agiri tamainako hiru argazki, biografia eta filmografia. Erantzunik ez dago jasota. Elipsi baten ondoren, berriz hasi zen posta-trukea 1979ko urrian: zinemagileak, adiskidetsu, jakinarazi zuen bere filmak kalte larriak jasan zituela Donostian eman eta gero, eta koloreko beste kopia bat egiteko kostuak ordaintzea eskatu zuen. Puntu horretatik aurrera, posta-trukea Olascoagaren eta Pompidou zentroaren (filmaren koproduktorea) artekoa izan zen, kopia berriaren kostuei buruzkoa. Idazkari nagusiak, bitan oraingoan ere, film kaltetua bidaltzeko eskatu zion Clémentiri, aseguru-etxeak kalteak ebalua zitzan eta zegozkion kalteak ordain ziezazkioten. Clémentik eskaera horri erantzun ote zion ez dago jasota artxiboan. Baina, 1980ko martxoko sarrera bat dago: Steppenwolf (Fred Haines, 1974) filmaren sustapen-postal bati buruzko ohar bat, eskuz idatzia. Bai eta agiri tamainako hiru argazki ere.

Espedientea
Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa

Identifikazioaren eremua
ID: 15118
Katalogazio zenbakia: AO1979-1980.0914
Kokapena: M02.B06.C02
Sailkapen koadroa: 4.1.4. Nazioarteko zuzendariak
Izenburua: Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa
Deskribapen-maila: _Unidad documental compuesta
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: 1979 – 1980

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Donostia Zinemaldia

Edukiaren eta egituraren eremua
Lekuak: Frantzia

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa