1959ko uztailaren 11tik 20ra bitartean ospatu zen Donostia Zinemaldiaren 7. edizioari hasiera eman eta astebetera, René Clair zinemagile frantsesak eskuz idatzitako ohar hau bidali zion Antonio de Zulueta y Besson garai hartako zuzendariari, Zinemaldiak lehen jardunaldi haietan, Zinemaldiaren historiako lehen atzera begirakoan bihurtuko zen zikloarekin batera egin zion omenaldia eskertzeko.
Edizio hari, aurretiaz Cannes eta Veneziako Zinemaldietan publizitatea egin zitzaion bere aldizkari ofizialaren bi ale bereziren bidez, Zinemaldiko irekienetariko bat bezala aurkeztuz, eta, René Clairrentzat programatutako omenaldiaz gain, ‘Los mejores filmes según Bruselas’ zikloari eskainitako beste atzera begirako baten programazioa iragarriz, 1958ko Erakusketa Unibertsalean 117 adituk egindako hautaketari erreferentzia eginez. Ondoren, ziklo hura zentsura frankistak mutilatuko zuen.
Zazpigarren edizio hartan, Zinemaldiak katalogo orokorraz eta eguneroko aldizkariaz gain, edizio hartan eskaini zituen zikloekin zerikusia zuten bi argitalpen argitaratu zituen lehen aldiz, gaur arte iraundu duen tradizioa: René Clairri eta haren lanaren azterketari eskainitako liburu bat, eta koadernotxo moduko dokumentazio zabala, Bruselako hamabi filmetako bakoitzaren azterketa banarekin bildua. Carlos Fernandez Cuencak (garai hartan “Filmoteca Nacional” zeritzonaren zuzendaria) idatzi eta bildu zuen, “Cineclub San Sebastián”-ekin elkarlanean.
Zineklubismoaren lana izan zen, hain zuzen ere, gaur egun ezagutzen dugun Zinemaldiaren nortasunaren ezaugarrietako bat modu aitzindarian ekarri zuena (bi hamarkada geroago, Auzoak eta Herriak sailak bere goreneko mailara igoko zuena): filmaren amaieran, pelikulekin batera eztabaida bat antolatzea, solasaldi moduan. Donostiako Zine Klubeko kideak, Jose Maria Aycart buru zutela, eta Javier Aguirre, Antxon Eceiza eta Elias Querejeta gazte batzuekin batera, René Clairren filmeen goizeko emanaldien ondoren, “Salón Novedades” aretoan emandakoak, arratsaldero Gipuzkoa Klubean egiten ziren eztabaidak lagundu eta moderatzeaz arduratu ziren, zinemagile frantziarrak ez ezik, Luis García Berlanga, José Luis Borau, Miguel Picazo edo Santiago San Miguel bezalako pertsona ospetsuek ere parte hartu zuten “III Curso de Estudios Fílmicos” ikastaroaren bitartez.
Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]