Bilduma Digitalak

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen "A Woman Under the Influence" filmarengatik

2025eko maiatza

“Ausencias” zuen izenburu Donostia Zinemaldiak 1975eko irailaren 21ean, XXIII. edizioa ixteko hiru egun falta zirela, argitaratu zuen aldizkari ofizialaren bederatzigarren zenbakia irekitzen zuen editorialak. Eufemismoz betetako testu hartan, ez sornerik gabe, “boikot antolatu” hori “rosario de coincidencias” gisa azaltzen zuen. Bertan, errepaso zehatza egiten zitzaien Zinemaldiak gonbidatutako pertsonen absentzia ugariei: ordezkaritzak, zine-institutu eta kazetariengatik hasita, lehian zeuden film talde eta aurretik iragarritako epaimahai kideetaraino.

Gizartearen aldaketen islada gisa, Zinemaldiak egun haietako tentsio politikoa nabaritzen zuen. Abuztuaren 28tik irailaren 19ra bitartean, Zinemaldia abian zela, Francoren Gobernuak hainbat Gerra Kontseilu egin zituen, eta hamaika pertsona, tartean FRAPeko eta ETAko militante batzuk, heriotzara kondenatuak izan ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian dekretatutako salbuespen-egoerak, Lege Antiterroristak, greba masiboak eta La Codorniz, Destino edo Triunfo bezalako argitalpenen itxiera edo bahiketak – Zinemaldiaren esparruan ohikoak ziren goiburuak – giro jasanezin horretara gehitu ziren eta nazioarteko elkartasun uholdea sortzeaz gain, Informazio eta Turismoko Ministroak artea eta politika bereiztearen alde egindako hitzaldiarekin hasi zuen Zinemaldiaren hogeita hirugarren edizioari boikota ere eragin zion.

Absentziak ez ziren pertsonenak bakarrik izan, lehiaketara bidalitako pelikulak ere erretiratu ziren. Zinemaldiaren artxiboak telegrama batzuk erregistratu zituen – batzuk oso esplizituak-, non hainbatek Zinemaldira joateari uko egiten ziotela iragartzen zuten. Suediako Zinematografia Institutuaren telegramak “Burgosen Otaegui eta Garmediaren kondenek eragin zuten erreakzio bortitzari erantzunez, suediar filmen proiekzioak bertan behera uztea” agintzen zuen. Honi jarraitu zioten Damiano Damiani eta Mauro Bolognini zinegileen eta Fernando Lara eta Claudio Bertieri zinema kritikarien salaketa telegrafikoak, bai eta François Truffaut, Michel Piccoli edo Joseph Losey zuzendarien azken orduko agendaren bateraezintasun disimulatuak, besteak beste.

“Rosario de coincidencias” hau urruneko geografietara zabaldu zen, baita Europatik kanpo ere. Eta izan zen zuzenenan jaialdiaren gonbidapenei erantzuteari uko egin zionik. Lehiaketako Sail Ofizialean laugarren lankidetza aurkezten zuten John Cassavetes zinegile estatubatuarrarentzat eta Gena Rowlands aktorearentzat bidali zituzten protokolo-gonbidapenak erregistratu ditu lehiaketaren artxiboak, ez horrela horren inguruko erantzunik. Halabeharrak nahi izan zuen Rowlandsek Emakumezko Interpretazio Onenaren Donostia Saria jasotzea edizio hartan, bertan ez egon izanaren arrastoa utziz Zinemaldiaren argazki artxiboan. Amaiera ekitaldian, Gina Lollobrigida aktoreak Rowlandsek A Woman Under the Influence filmari esker irabazatiko saria Procinor enpresari eman zion, Espainiako zinta banatzaileari.

Argazkia
Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik

Identifikazioaren eremua
ID: 11917
Katalogazio zenbakia: F0019
Kokapena: C2C/B6/M2/N4
Izenburua: Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik
Data: 1975-09-24
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple

Deskribapen fisikoaren eremua
Euskarria: Papera
Aglutinatzailea: Gelatina
Irudia osatzen duen elementua: Plata
Laborategia: Fotocar
Kolorea: z.-b.
Positibo/Negatibo: Positiboa

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Donostia Zinemaldia
Estudioa: Fotocar
Lekua: Donostia-San Sebastián
Sartzeko modua: Producción propia

Edukiaren eta egituraren eremua
Garrantzia eta edukia: Victoria Eugenia Antzokiko eszenatokian Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Gena Rowlandsentzako Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman under the Influence” filmarengatik. Atzekaldean, ezkerretik eskuinera, Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendaria, Antonio Isasi Isasmendi eta Ignacio López Tarso nazioarteko epaimahaiko kideak eta José Luis Román aktorea
Inskripzioak: “1- Miguel de Echarri – Dtor Festival / 2- Gina Lollobrigida – Maestra Ceremonias / 3- Antonio Isasi Isasmendi – Pte Jurado / 4- Sra. de Lafita – Recoge premio (Procinor) / 5- Ignacio López Tarso – Secret. Jurado / 6- José Luis Román – Dtor y Actor cine “Furtivos” / Clausura 1.975″ [Inscripción manuscrita en tinta roja, al verso de la copia]
“FOTOCAR / Fuenterrabia, 6 / SAN SEBASTIAN” [Sello tamponado en tinta roja, al verso de la copia]
“FESTIVAL / INTERNACIONAL / DE CINE / SAN SEBASTIÁN” [Sello tamponado en tinta roja, al verso de la copia]

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak
Kontserbazio-egoera: Bueno

Erlazionatutako dokumentazioaren eremua
Bibliografia: Fecha identificada a partir de recortes de prensa de diferentes medios de comunicación: https://www.todocoleccion.net/coleccionismo-revistas-periodicos/gina-lollobrigida-festival-san-sebastian~x208076163 y https://en.todocoleccion.net/collectables-magazine-newspapers/festival-san-sebastian-1975-gina-lollobrigida-tiburon-steven-spielberg-pacino~x203364497

Digitalizazio eremua
Zabalera: 5663 px
Altuera: 7416 px
Digitalizazioaren arduraduna: Niko Iturralde

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez, Lorena Soria
Katalogazioa: Andrea Sánchez, Lorena Soria
Bilduma Digitalak

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen "A Woman Under the Influence" filmarengatik

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]