Bilduma Digitalak

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua

Azaroa 2024

Joan den urtean, 1973an filmatutako eta Pinocheten estatu-kolpeak etendako film amaitu gabea, El realismo socialista, Donostia Zinemaldian estreinatu ondoren, atzera begiratzea eta Valeria Sarmiento zinemagile txiletarraren urratsen berri ematea merezi du, Donostia Zinemaldiaren azken berrogei urteetako historia iragazi baitu.

1984an, Notre Marriage fikziozko bigarren film luzearekin Errealizadore Berrien Donostia Sari Haundia [sic] irabazi zuen eta, edizio hortan bertan, Raúl Ruizekin batera, Guadalupe Echeverriaren ekimen aitzindarian parte hartu zuen La Ville des Pirates bideoarekin. 1988an itzuli zen Sarmiento, El hombre cuando es hombre (1982) dokumentalarekin Latinoamerikako ABCa izeneko atzera begirakoan parte hartzeko. Emakumearen misoginia eta dominazioa ahalbidetzen duten Costa Ricako klima sozialaren eta tradizio kulturalen erretratu ironiko honen ondorioz, Sarmiento pertsona non grata izendatu zuten Costa Rican.

Diego Galan Zinemaldiko orduko zuzendariak Txileko kolpe zibiko-militarraren ondorioz Parisen erbesteratutako “lagunari” hurrengo urtean zuzendu zion eskutitz bat erregistratzen du Artxiboak, non Latinoamerikako melodramaren generoa berrikusi nahi zuen ziklo bat martxan jartzeko laguntza eskatzen zion. Bere gutunean, Galán-ek, Sarmientoren ezagutza-maila aipatzen du, hark askotan aipatu baitzituen generoaren pasarte paradigmatikoak bere filmen bidez.

Hurrengo hamarkadetan, Sarmiento Donostiako Sail Ofizialera itzuli zen bi pelikularekin (Elle 1995ean eta Le Cahier Noir 2018an) eta muntatzaile modura sailaren historian izandako lehen miniseriearekin Mistérios de Lisboa (Raúl Ruiz, 2010). Halaber, muntatzaile gisa, Sarmientok 1978an Ventura Ponsen ekoizpen historikoan parte hartu zuen, Ocaña, retrat intermitent dokumentalean, Espainiako trantsizioak eragindako aldaketek markatutako asaldura-giro betean Cannesko Zinemaldian estreinatutakoa.

1998an, Sarmiento Zinemaldiko 46. edizioko Epaimahai Ofizialean parte hartu zuen, bere epaimahaikideak Jeremy Thomas ekoizlea, Julian Schnabel eta Jerzy Skolimowski zinemagileak, Valeria Golino eta Patricia Reyes Spíndola aktoreak eta Manuel Rivas idazle eta kazetaria izan zirelarik.

Argazkia
Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua

Identifikazioaren eremua
ID: 37758
Katalogazio zenbakia: F0054
Kokapena: C2C/B6/M2/N7
Izenburua: Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua
Data: 1988-09-15 – 1988-09-24
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple

Deskribapen fisikoaren eremua
Euskarria: Papera
Aglutinatzailea: Gelatina
Irudia osatzen duen elementua: Plata
Kolorea: z.-b.
Positibo/Negatibo: Positiboa

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Donostia Zinemaldia
Argazkilaria: Jesús Uriarte
Lekua: Donostia-San Sebastián
Sartzeko modua: Producción propia

Edukiaren eta egituraren eremua
Garrantzia eta edukia: Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua
Inskripzioak: “71/ 13/9 / 9×7 / F1 / Pg6” [Inscripción manuscrita en tinta azul y roja, al verso de la copia]
“Valeria Sarmiento” [Inscripción manuscrita en tinta negra, al recto de la copia]
Antolakuntza: Copia perteneciente a un álbum adhesivo, acompañada de dos negativos. Retirada para su correcta conservación. En el sobre de conservación, debajo del EZ (signatura antigua), se ha añadido una numeración correlativa, en este caso el número 55, para conservar el orden original en el que las copias fueron encontradas en el interior del álbum.

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak
Kontserbazio-egoera: Bueno

Erlazionatutako dokumentazioaren eremua
Bibliografia: Festival (05)

Digitalizazio eremua
Zabalera: 4857 px
Altuera: 7475 px

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez, Lorena Soria
Katalogazioa: Andrea Sánchez, Lorena Soria
Bilduma Digitalak

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]