Bilduma Digitalak
Noiz edo noiz, fabulaziorako eta egingarria dena sortzeko eremu emankor bihurtzen dira artxiboak. 1960ko udaberrian, Luis Buñuel Parisera joan zen La joven bere produkzio mexikarraren tituluak bukatzera; handik gutxira aurkeztu zen filma Canneseko Jaialdiaren urte horretako edizioan, Carlos Sauraren Los Golfos filmaren estreinaldiarekin batera. Frantziako egonaldi hori erabakigarria izan zen Buñuelentzat; izan ere, 20 urte baino gehiago zeramatzan erbestealdi derrigortuan, eta adiskide zuen Francisco Rabal aktorearen harreman diplomatikoei esker eta Pariseko kontsuletxera hainbat bisitaldi egin ostean, sorterrira lehen aldiz itzultzeko aukera ematen zion bisa lortu zuen.
Muga zeharkatu berritan, Donostia Zinemaldian zortzigarren edizioa prestatzen ari zirelarik, irekitasunari tokitxo bat egitea pentsatu zuten: herrialdetik arrazoi politikoengatik ihes egin behar izan zuen zinemagile bat gonbidatuen artean izateko aukera historikoa zuten. Zinemaldiaren artxiboan gordeta dago Calandako zinemagileak Madrilgo Plaza hoteletik garai hartan Donostiako alkate eta Zinemaldiko Batzorde Betearazlearen presidente zenari eskuz idatzitako gutuna; gonbidapenari uko egin zion, “ekainaren 21ean Mexikora joateko itsasontzia hartu behar dudalako, lan-kontuengatik”. Buñuelen erantzuna lerro artean irakurri behar da: garai hartan, lan-kontuak zioenean esan nahi zuen Viridiana (1961) filma koproduzitzeko eta Espainiako lurretan filmatzeko aukera zuela eta, beraz, jendaurrean ahalik eta gutxien agertu nahi zuela, proiektua zapuztu ez zedin.
Hamazazpi urte igaro behar izan ziren Luis Buñuel Donostia Zinemaldira lehen aldiz etortzeko, eta omenaldia ere egin zioten: atzerabegirako bat eta Urrezko Maskorra, ibilbide osoaren errekonozimendu. Zinemaldiaren keinu politiko bat izan zen hori, fabulazio orotatik urrun eta, garai hartan, inoiz baino egingarriagoa, Franco hil zenez geroztik jasaten ari zen eraldaketa nabarmenaren adierazgarri.
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]