Bilduma Digitalak
1960 urteko otsailean, sortu berria zen Cineclub Irún (CCI) elkarteak gutun bat bidali zuen Donostiako Zinemaldira, garai hartan zuzendari zen Antonio de Zulueta y Besson-i gonbidapen bat egiteko; hain zuzen ere, elkartearen hileroko programazioari buruz elkarteak berak argitaratzen zuen aldizkarian parte hartzeko gonbidapena.
Zuluetak gutun hau idatzi zien erantzuteko eta, bertan, pozik agertu zen Gipuzkoan zineklubak zeudelako eta lan handia egiten zutelako, “anonimotasunez eta baldintza ekonomiko latzetan”, zinemari buruzko ezagutzak partekatzen eta publikoa hezitzen. Elkarrekiko esker oneko keinu garrantzitsua da gutuna: Zinemaldiak jaialdiko proiekzio eta argitalpenetarako sarbidea bermatzen zien zineklubetako eta kultur zentroetako antolatzaileei, eta, aldi berean, elkarte zinematografiko horiek urtean zehar hezitako ikus-entzuleez elikatu beharra zuela ere aitortzen zuen.
Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea izanik sortzaile, Cineclub Irún funtsezko zutabe izan zen euskal kulturaren panoraman. Topagune eta gogoetarako gune zinemagile, musikari, idazle eta artista plastikoentzat –hala nola Rafael Ruiz Balerdi, Menchu Gal edo Amable Arias– eta, besteak beste, Errenteriako, Pasaiako edo Azpeitiko zineklubekin elkartruke aberasgarriak egiteko gune, baina baita gune soziopolitiko ere, muga-mugan kokatuta egoteagatik: nazioarteko sareak eratzeko aukera irudikatzeko tokia, askatasuna biziki murriztuta zegoen une batean.
Formakuntzarako bokazioa eta askotariko adierazpide artistikoak biltzeko gaitasuna izanik, erakustaldi, programa eta mintegi ugari antolatu ahal izan zituzten, hala nola Haurrentzako zinemaren I. jardunaldia, Zinema amateurraren lehiaketa edo I. Arte Astea 1961eko urrian; azken hori zineklubaren esperientzia kolektibo eferbeszenteenetako bat izan zen, euskal arte garaikidearen orainaldiari eta etorkizunari buruzko eztabaidak erdigunera ekarrita.
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]