Bilduma Digitalak

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i

2023ko apirila

1959ko apirilak 10
Antonio de Zulueta y Besson maitea:

Espainiari diodan maitasunak ondo daki banderillaz josita utzi didala bihotza behin betiko.

Baina, zoritxarrez, oso gaixorik egon naiz eta, orain, nire botilako odol berriarekin, ezin dut zinemaldi baten akidura jasan. Canneskotik mamu bat bezala igaro nintzen, epaimahaiaren presidente nintzela. Baina zure gutuna barru-barrura iritsi zait eta, haren harira, berriz adierazten dut Espainiako edozein keinurekiko nire samurtasun adeitsua.

Adeitasunez,
Jean Cocteau

 

1953. eta 1954. urteetan, 65 urte zituela eta bihotzeko batetik oneratu berri zela, Jean Cocteau poeta, margolari eta zinemagile abangoardista Canneseko zinemaldiaren epaimahaiaren presidentea izan zen. Bost urte geroago, Antonio de Zulueta y Besson orduko Donostia Zinemaldiko zuzendariak azken horretako presidente izateko aukera eman zion, baina uko egin zion proposamenari, osasunez ez baitzegoen ondo. Hala ere, hurrengo urtean, Le Testament d’Orphée haren azken filma estreinatu zen lehiaketan Donostia Zinemaldian –film horrekin bere trilogia orfikoa amaitu zuen artista frantsesak–. Cocteau eskuz idatzitako gutun hori Santo-Sospir etxetik bidali eta lau urtera hil zen. Han filmatu zuen bere filma, han bizi izan zen hamaika urtez, eta, denbora horretan, gero «etxe tatuatu» deitu zenaren paretak eta sabaiak margotu zituen.

Dokumentua
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i

Identifikazioaren eremua
ID: 35684
Katalogazio zenbakia: AO1958-1964.0378
Kokapena: M01.B02.C09
Sailkapen koadroa: 4.1.4. Nazioarteko zuzendariak
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: 1959-04-10

Edukiaren eta egituraren eremua
Lekuak: Frantzia

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]