Bilduma Digitalak
1957ko uztailaren 15etik 27ra bitartean, Film Ikasketen I. Ikastaroa egin zen Donostiako Kontzilio Mintegian. Prestakuntza-saio trinkoa izan zen, Donostiako Zine Klubak antolatua, Ikerketa eta Esperientzia Zinematografikoen Institutuarekin (IIEC) eta Zinemaren Nazioarteko Bulego Katolikoarekin lankidetzan. Ehun ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten: goizetan, IIECeko irakasleek ikastaroak ematen zituzten zinemagintzaren historiari, errealizazio eta muntaketari, edo gidoigintzari buruz; arratsalde-partean, berriz, elizgizonek edo zinema-kritikariek ematen zituzten askotariko hitzaldiak, zinema soziala, moraltasuna, kritika edo zinemagintza amateurra jorratzen zituzten gai praktikoak hizpide hartuta.
Ikastaro hark izan zuen alderdi nabarmen bat, aurreko hiru asteetako zinemagintzaren alorreko prestakuntzaren aldean: bereziki bideratua zegoen garai hartan ugaritzen ari ziren zineklubetako zuzendarientzat, filmei buruzko ezagutza ez ezik zineforumak moderatzeko trebetasun praktikoak ere eskura zitzaten. Hori dela eta, ikastaroaren lehenbiziko asteko jardunaldiak osatzeko, Filmoteka Nazionalak lagatako kopiak proiektatzen zituzten, Carlos Fernández Cuenca zuzendariak aurkeztuta. Emanaldi haiek goiz-partean eskainitako ikasgaien ilustrazio esperimental gisa balio zuten, baina baita zineforumetarako eskemak aplikatzeko eskola praktiko gisa ere. Bi apaiz jesuitak ematen zituzten saio horiek: batetik, Félix de Landaburuk eta, bestetik, Carlos María Staehlin Saavedra Film Ideal eta Documentos Cinematográficosagerkarietako kritikariak. Azken hori, gainera, García Escuderoren irekitasunaren aldeko Zentsura Batzordeko kidea zen. Staehlin ezagun egin zen 60ko hamarkadan —Fernández Cuencarekin batera— Bergmanen filmetako elkarrizketa bikoiztuak manipulatzeagatik, Zazpigarren zigilua filmekoak, kasurako. Rosario Garnemarkek Ingmar Bergman y la censura cinematográfica franquista (Ingmar Bergam eta zentsura zinematografiko frankista) azterlanean jasotzen duenez, Sortzailearen baieztapen uniboko bilakatu zituen filmaren berezko erlijio-anbiguotasuna eta fede-krisia.
Film Ikasketen Ikastaroaren barruan idatzi zuen Staehlinek “Kultura zinematografikoko elkarteak” ponentziaren eskema analitiko hau, zeina Zinemaldiaren Artxiboko Aycart Funtsean baitago gordeta. Txosten hartan, teorikoki xehatzen zituen zinekluben teknika pedagogikoak, ezaugarriak, funtzioak edo erlijio-balioespena; ildo horretan, bere erakundearen gorabehera praktikoak komentatzen zituen, eta egitura jakin bat proposatzen zuen zineforumetarako: aurkezpena, emanaldia eta ondorengo solasaldia.
Eskema hori ikusirik, epigrafe bakoitzeko eduki zehatzen inguruan baino ezin da espekulatu. Zertaz ari ote zen Staehlin “Erlijio-arazoa: galaraztetik heztera” hitzaldiarekin? Akaso Acción Católica eta halako erakundeen jokabideaz, kontuan izanik 50eko hamarkadan zinemaren eragin “kaltegarria” erreprimitzeari utzi eta hasiak zirela ekoizpen, emanaldi eta kritiketan parte hartzen, zinema-aretoetara joaten zirenen artean Jaungoikoaren mezua zabaltzeko? Zineklubetan topatu ote zuten “hezkuntza” horretarako kanal ideala? Eztabaida betean eratu berria zen Zinekluben Federazio Nazionalaren epigrafean, azpimarratzen ote zuen federazio horrekin bat egiteak areto komertzialetan estreinatzeko eskuragarri ez zeuden filmak jartzen zituela haien esanera?
Horrelakoxe zalantzak agertzen eta areagotzen dira artxiboko hutsune saihetsezinen artean, zeinak argitu ere beharbada ez baitira sekula argituko.
Manuel Hevia Carballido, Beatriz Bizarro Rodrigues
Pilar Olascoaga Zinemaldiko idazkari nagusiak Moskutik bidalitako postala (1989) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Lola Flores aktore eta abeslaria sari bat jasotzen uso-tiro txapelketan (1954) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Hans Alfredson zuzendari eta aktoreak Antonio Garmendia eta Angel Otaeguiren heriotza epaien ostean Zinemaldian parte hartzeari uko egiteko gutuna (1975) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
“Volver a nacer” eta “Harry d’Abbadie d’Arrast” atzera begirakoei buruzko programazioaren barne-dokumentua (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]