1976ko irailaren 13an, Elías Querejeta ekoizleak gutun bat bidali zion Miguel De Echarri Donostia Zinemaldiko zuzendariari, El Desencanto filma lehiaketatik kentzeko erabakia jakinarazteko, «Euskal Herria jasaten ari den errepresio basatiaren aurkako protesta gisa». Testuak hitzetan adierazten zuen Donostiako kaleetan eta gainerako euskal probintzietan egiten ari ziren mobilizazio eutsiezina. Edizio hark, Franco hil zenetik lehenengoa izan zenak, agerian utzi zuen batzuek Zinemaldia demokratizatzeko zuten nahiaren eta beste batzuek existitzen ez zen normaltasunari eusteko zuten erresistentziaren arteko tentsioa.
Gutuna bidali eta bi egun eskasera, eta ezer gertatu izan ez balitz bezala, Festival aldizkariak El Desencanto iragarri zuen egun hartako egitarauaren barruan. Argitalpenak Panero familiari — filmeko protagonistari— buruzko deskribapen labur bat ere jasotzen zuen, baita Jaime Chávarrik zuzendari gisa egindako ibilbidearen errepaso bat eta filmaren emanaldi-ordutegiak ere (filma ez zegoen, alabaina, Zinemaldiaren eskuetan, Querejetak ez baitzuen inoiz kopia bidali), Victoria Eugenia Antzokian eta Astoria Antzokian. Bezperan —filma kenduko zutela jakinarazteko gutuna jaso eta hurrengo egunean—, aldizkariaren zortzi orrialdeko ale bat argitaratu zen, elkarrizketarik eta artikulurik gabea, hasieran justifikazio bat zuena: goiz hartan bertan egin zen argitalpena. Zinemaldiak erreakzioak inprobisatzen zituen mugimenduaren aurrean. Hala eta guztiz ere, egunkari ofizialen arabera, edizio hark ordena berean jarraitzen zuen.
Aldizkarian zabaltzen jarraitu bazen ere, El Desencanto ez zen Zinemaldiaren edizio hartan erakutsi. De Echarrik gertatutakoaz hitz egingo zuen argitalpen ofizialean, lehiaketaren amaiera aldera. Querejetari buruz, hau esango zuen: «logikoa da etorkizunari begira neurriak hartzea». Iragan irrikatu harekin lotura handiagoa eta, aldi berean, benetan etorriko zenarekin zerikusi gutxi izango zuen etorkizun bat. Zuzendaritza Batzordearen bat-bateko ahaleginak gorabehera, lehiaketaren kontrola gero eta gehiago ari zen urruntzen haren eskuetatik. 1977an, De Echarrik Zinemaldiaren zuzendaritza utziko zuen osasun-arrazoiengatik, eta, Zinemaldirako funtsezko eraldaketek markatutako edizio batean, Chavarrik eta Querejetak Perla del Cantábrico saria jaso zuten A un Dios desconocido filmagatik.
Berrogeita hamar urte geroago, El Desencanto Donostiatik ia igaro izaneko gertakari hori berrikusten da. Artxiboak antoluriko erakusketa irailaren 2tik aurrera ikusi ahalko da Tabakaleran, eta Zinemaldiko artxiboan gordetako material argitaragabeen medioz, filma erretiratu izanaren inguruan 1976an sortutako gertaerak eta ahotsak berreskuratuko ditu. Dokumentuak gertaera hura interpretatzeko eta lehiaketarako ekarri zituen ondorio demokratizatzaileak ulertzeko daude antolatuta, tentsioek eta hausturek markatutako edizio haren esparruan. Egunkari ofizialak Querejetaren gutunari egindako erreakzioetan agerian geratzen dira, antza, eztabaida haiek: Zinemaldia ordura arte bezalaxe mantentzea ala, aitzitik, iragan mingarri batekin kontuak ateratzea, beste etorkizun bat proiektatzeko.
Defekzio-jarrera. Donostia Zinemaldiaren norabidea aldatu zuen keinua (1976) erakusketa Tabakalerako lehen solairuan bisitatu ahal izango da irailaren 2tik 27ra.
Jaialdiaren 24. edizioko bosgarren zenbakia (1976) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoaga Zinemaldiko idazkari nagusiak Moskutik bidalitako postala (1989) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Lola Flores aktore eta abeslaria sari bat jasotzen uso-tiro txapelketan (1954) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Hans Alfredson zuzendari eta aktoreak Antonio Garmendia eta Angel Otaeguiren heriotza epaien ostean Zinemaldian parte hartzeari uko egiteko gutuna (1975) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
“Volver a nacer” eta “Harry d’Abbadie d’Arrast” atzera begirakoei buruzko programazioaren barne-dokumentua (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]