Bilduma Digitalak

Nicolas Rey-en gutuna Miguel de Echarriri

2024ko abuztua

Nicholas Ray zinemagile estatubatuarra —Jean-Luc Godardek aldarrikatu zuenez, zinemagile harekin hasi zen benetako modernitatea— bitan izan zen Donostia Zinemaldian. 1964an izan zen Donostian lehenengoz, lehiaketaren 12. edizioko Nazioarteko Epaimahaiko kide gisa, Elia Kazan bere mentoreak Ameriketako Sail Ofizialean America, America (1963) estreinatu zuenean. Hamarkada bat geroago, Nazioarteko Epaimahaiaren presidente gisa itzuli zen, ohore guztiekin: bere obrari eskainitako atzera begirako ziklo bat programatu zen eta, harekin batera, argitalpen monografiko bat egin zen. Omenaldi horretarako, Rayk berak gutun bat bidali zion Miguel de Echarriri, A Women’s Secret (1949), Flying Leathernecks (1951), Run for Cover (1955) eta halako filmak ez sartzeko proposamen batekin. Egileak bere pelikularik esperimentalena —We Can’t Go Home Again (1973) film kolektiboa, Rayk 1979an hil zen arte lantzen jarraitu eta Harpur Collegeko ikasle talde batek hura hil ondoren amaituko zuena— proiektatzea nahi zuen arren, Zinemaldiak ez zuen programazioan sartu.

Zinemaldiaren artxiboak 1965eko gutun bat du erregistratuta, desagertutako Jugoslaviako Errepublika Sozialistatik bidalia. Gutun horretan, Nicholas Rayk agertoki liluragarri bat marrazten zuen: Zinemaldiaren 1964ko edizioan zegoela, kamera-operadore bat ezagutu eta kontratatzea erabaki zuen, bere hurrengo proiektuan lagundu ziezaion. Alabaina, inoiz ez zen halako pelikularik existitu.

Gerra Hotzak tentsio ideologiko handiak piztu zitueneko garaian, Nicholas Rayk, zenbait urtez geroztik industriatik aldenduta egonik (izan ere, disidentzia izan ezik den-dena barkatzen zuen industriak), Belgraden ezarri zuen bere bizilekua, hein handi batean, Avala Film ekoiztetxe serbiarrak egindako eskaintzak zirela-eta. Proposamenen katalogoaren artean, Ray The Doctor and the Devils film luzean buru-belarri lanean hasi zen, eta horren kontzentratuta zegoen proiektu horretan, ezen Donostia Zinemaldiko 13. ediziora joateko gonbidapena ez zuen onartu. Azkenik, hainbat arrazoi zirela medio —gehienak Avala Filmen arazo ekonomikoekin lotuak— film hura ez zen sekula argitaratu.

Zinemagileak Donostia Zinemaldira egindako bi bisiten artean igarotako hamar urteetan, Nicholas Rayk ozta-ozta lortu zuen film luze bat filmatzea baina, hala eta guztiz ere, dokumentu hauek zinemaren beste istorio bat erakusten eta marrazten dute: amaitu gabeko filmena, zinema-jaialdiena etorkizuneko lankidetza eta proiektuetarako leku emankor gisa, izan zitekeen zinemarena.

 

Dokumentua
Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari

Identifikazioaren eremua
ID: 42042
Katalogazio zenbakia: AO1965-1967.0723
Kokapena: M01.B04.C01
Sailkapen koadroa: 4.1.4. Nazioarteko zuzendariak
Izenburua: Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari
Data: 1965-05-08
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Nicholas Ray

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Nicolas Rey-en gutuna Miguel de Echarriri

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]