Bilduma Digitalak

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean

2025eko apirila

Donostia Zinemaldiaren zortzigarren edizioan –1960ko uztailean egindakoan–, garai hartan ezezaguna zen 10 urteko neskato batek, Marisol ezizen artistikoaz, izan zuen mundu-aurkezpena. Hilabete batzuk beranduago estreinatuko zuen zineman egindako bere lehen partaidetza Veneziako Zinemaldian, Un rayo de luz (Luis Lucia Mingarro) filmarekin. Antzezleak Donostiara egindako lehen bisitaldi hura erregistratuta du Zinemaldiaren artxiboak: Josefa Flores González gazte-gaztea Maria Cristina hotelean posatzen ageri da, urrats bat sotilki aurreratuta duela.

Marisol hasiberri bat erretratatzen digu argazkiak, elite kulturalari aurkeztua izateko eta nazioartean famatu bihurtzeko etorria Donostiara, Francisco Franco diktadorearen aurrean egindako emanaldi batean Manuel Goyanes ekoizle espainiarrak «deskubritu» ondoren.

Sotilki aurreratutako urrats horrek esanahi ugari izango zituen. Marisol berehala bihurtu zen Estatuko pertsona ezagunenetako bat, eta fenomeno masibo bilakatzeaz gain, haize berriak ekarri zituen nola erregimenera hala zinema espainiarrera. Marisolen irudiak arrakastaz gorpuztu zuen zinema folkloriko, musikal, «argi eta kolorezko» baten marka, erregimen modernizatu baten ideia transmitituz. Aurrerakada horrek etorkizunarekiko begirada baikor bat ere sinbolizatuko zuen, eta, Marisol bera bezalaxe, Espainia loratzear egoteko eta esperantzagarria, gaztea eta modernoa izateko ideia transmititzen zuen, begi urdineko neska ilehori baten bitartez feminitatearen irudi ikusgarri eta berritua zabalduz, gainera. Irudi pertxenta, aingerutarra eta kanporakoia, estatu-arazo eta kanporako proiekzio bihurtua.

Aktorea behin baino gehiagotan itzuliko zen Donostiara, bizkor-bizkor igo ahala baina, halaber, industriatik pixkanaka eta nahita aldenduz joan zen heinean. Artxiboaren argazki-funtsak Marisolen urratsen aztarna erregistratzen du: 1963an, “Cendrillón” zineklubak antolatutako eta Sonika-Bo programatzaileak eta Parisko Zinematekak bultzatutako haurrentzako zinema-programarekin batera; 1967an, fan-fenomenoaren eta alfonbra gorrian gorde beharreko errituen artean; eta 1985ean, jada Pepa Flores izenarekin sinatzen eta, horrenbestez, iraganeko edozein herentziarekin sinbolikoki hausten, agian bere azken agerraldi publikoetako bat izan zena, Juan Cañok zuzendutako eta Zinemaldiaren 33. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean aurkeztutako Caso cerrado filmaren prentsaurrekoan.

2021ean Zinemaldia 70: historia posible guztiak ekimeneko taldeak Zinemaldiaren lehenengo edizioetan Donostian izandako zinema-industriako zenbait zinemagile, aktore eta profesionalen lehen urratsei eskainitako erakusketaren bitartez –kontuan izan behar da ordura arte glamourraren eta izar handien errepertorio txiki baten medioz funtsatzen zituela Zinemaldiak beren ikusizko historia– Zinemaldiko narratibetan oharkabean igarotako tentsio politikoen, genero-tentsioen eta klasearekin lotutakoen berri eman nahi zen.

Argazkia
Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean

Identifikazioaren eremua
ID: 17967
Katalogazio zenbakia: C0002
Kokapena: C2C/B6/M1/N1
Izenburua: Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean
Data: 1960-07-09 – 1960-07-18
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple

Deskribapen fisikoaren eremua
Euskarria: Papera
Aglutinatzailea: Gelatina
Irudia osatzen duen elementua: Plata
Kolorea: z.-b.
Positibo/Negatibo: Negatiboa

Oharrak (deskribapen teknikoa): 1 fragmentos de una hoja de contactos de 7,6 x 21,3 cm constituida por 2 fotografías de 6,6 x 9,8 cm
Papel Agfa

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Donostia Zinemaldia
Lekua: Donostia-San Sebastián
Sartzeko modua: Producción propia

Edukiaren eta egituraren eremua
Garrantzia eta edukia: Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean elkarrizketatua izaten
Inskripzioak: “MARISOL” [Inscripción manuscrita en tinta azul, al verso de la copia]
Antolakuntza: Reportaje constituido por 3 fotografías agrupadas en la funda de conservación número 55

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak
Kontserbazio-egoera: Bueno

Erlazionatutako dokumentazioaren eremua
Bibliografia: Festival (10), 07

Digitalizazio eremua
Zabalera: 3898 px
Altuera: 5906 px
Sorrera data: 2021-02-07 09:51:27
Digitalizazioaren arduraduna: Niko Iturralde

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez, Lorena Soria
Katalogazioa: Andrea Sánchez, Lorena Soria
Bilduma Digitalak

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]