Bilduma Digitalak
1976aren amaieran, Estatuak Donostia Zinemaldiaren kudeaketa Gipuzkoako hiriburuari eskualdatu zion eta, horrenbestez, lehiaketa jada ez zen Informazio eta Turismo Ministerioaren Madrilgo egoitzak zuzenduta egongo: hortik aurrera eta lehendabizikoz, artista-, auzokide- eta zineklub-elkarteetako ordezkariez osatutako elkargo bateko kide izango zen Zinemaldia. Nola herrialdearen hala Zinemaldiaren trantsizio-prozesu horretan, Zinemaldiak askotariko berrikuntzak izan zituen hurrengo edizioetan, hala nola Emakumeek Egindako Zinemaren Zikloetako lehendabizikoa.
Donostiako Emakumeen Batzarreko kideek Zinemaldiaren 26. ediziorako asmatu eta antolatu zuten oso-osorik zikloa, eta Chantal Ackermann, Agnès Varda, Mártha Mészáros, Larisa Shepitko, Věra Chytilová eta Helke Sander zinemagileek zuzendutako 25 filmez osatuta egon zen (zinemagile horietako zenbaitzuk Donostian izan ziren), baita beste jarduera paralelo batzuez ere, hala nola solasaldiez, topaketez eta eztabaidez, elkarrizketarako eta prestakuntzarako guneez hornituta Zinemaldia. Zikloak irudi propioa izan zuen eta saio gehienak Savoy zinemetan –jada existitzen ez direnetan– egin ziren. Zikloak berehala izan zuen oihartzuna tokiko eta nazioarteko prentsan eta agerian utzi zituen Donostia Zinemaldian argitalpen-ildo desberdinen artean tentsio ideologikoak zeudela.
Nazioarteko presentzia zabala izan zuen ekimen feministak, eta Mirentxu Loyarte, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé egileek euren filmak erakutsi zituzten bertan: Irrintzi (1978), La petición (1976) eta ¡Vámonos, Bárbara!, hurrenez hurren. Horrekin lotuta, ezohiko gertaera bat nabarmendu behar da: Miró eta Bartolomérekin batera Zinema Eskola Ofizialean egresatutako egile bati, Josefina Molinari, ukatu egin zitzaion bere film El camino (1978) Emakumeek Egindako Zinemaren Zikloan sartzeko aukera.
Urte bereko uztailean, Josefina Molinak gutun bat bidali zion Zinemaldiaren antolakuntzari, Antoni Padrós zinemagileak aurreko urtean Zinemaldiari planteatutako galdera berarekin: : bere filmak 16 mm-ko formatuan proiektatzeko aukera, programazioan lanok sartze aldera.
Padrósen kasuan, azpiformatu horrengatik ez zioten inolako arazorik jarri, baina Pilar Olascoagak –Zinemaldiko idazkari nagusiak garai hartan– Josefina Molinari emandako erantzuna irmoa izan zen:
Zalantzarik gabe, azpiformatu zinematografikoen historia zinema-teknologiaren mugek zeharkatuta egon da eta, azken batean, muga horiek eragina izan dute filmen banaketan eta erakustaldian, gune eta zirkuitu hegemonikoetan bereziki. Aitzitik, Molinaren kasuan ez dakigu egiatan zergatik baztertu zuten zuzendariaren filma. Josefina Molinaren filma ezin izan bazen ere ikusi Donostian, gonbidatu gisa bertaratu zen zinemagilea ziklora, gainerako emanaldiak ikusi ahal izan zituen eta ataleko mahai-inguruetan parte hartu zuen.
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]