Bilduma Digitalak
Zinemaldiaren 37. edizioa Diego Galánek Zinemaldiaren ordezkari nagusi gisa egin zuen lehen etapan zuzendu zuen azkena izan zen eta bisita historiko batek markatu zuen: lehen aldiz jaso zuen Donostia Saria emakume batek; Bette Davis-ek, hain zuzen ere. 1986an ezarri zuen ohorezko aitorpen hori Zinemaldiak. Hollywoodeko mitoetako bat izan zenak, gainera, Donostian egin zuen azken agerraldi publikoa; izan ere, Parisen hil zen handik egun gutxira.
Antzerkian hasi zuen ibilbide artistikoa Davisek, eta, zineman, Bad Sisters (Hobart Henley, 1931) filmarekin egin zuen debuta. Filmak Ekoizteko Kodea aplikatu baino hiru urte lehenago egin zen filma. Kode horrek, bada, zentsura-jarraibideak jasotzen zituen eta AEBko ekoizpenetako irudikapen-moduak moldatu zituen 30 urtez baino gehiagoz. Ezin da Davis femme fataleren arketipotik bereizi, eta haren pertsonaiek emakume bilauaren iruditeria eratu zuten hein handi batean –nolanahi ere, geroagoko azterketek haren pertsonaien irakurketa transgresoreago baterako bide eman dute–. Jokatu zituen rolei esker, hamaika aldiz izendatu zuten Oscar Sarietarako, eta bi Oscar irabazi zituen. Gainera, AEBko Zinemako Arte eta Zientzien Akademiako lehen emakumezko presidentea izan zen.
Zinemaldiaren prentsa-funtsa, beste behin ere, izan zitezkeen filmak imajinatzeko tokia da. Diario de Navarrak, Davisek egin zuen azken elkarrizketetako batean, erregistratu zuenez, AEBko erakundearekin zuen harreman estua ia film bihurtzear egon zen: «Oscar Sariak proposatzearen eta ematearen atzean dagoenari buruzko film bat egin nahiko nuke. Aspaldidanik darabilt buruan proiektua, baina, arrazoi batengandik edo beste batengatik, atzeratuz joan da».
Wolf Kochmann ekoizleak bitartekari-lanak egin zituen aktorea Donostiara ekartzeko negoziazioetan. Zinemaldiko lantaldearekin batera, Davisen osasun-egoera ahula are gehiago ez ahultzeko agenda xehatua prestatu zuen, aktorearen laguntzaile pertsonal Kathryn Sermakek betearaziko zuena: Davisen ibilbide osoa errepasatzeko prentsaurreko bat eta Donostia Sariaren galan parte hartzea. Kochmannek, aktorea hil ondoren Pilar Olascoagari helarazi zion gutunean, jakinarazi zuenez, Davisek María Cristina hotelean eman zuen prentsaurrekoa AEBko telebista-kate guztietan eman zuten.
Zinemaldiaren itxiera-galan egin zuen azken agerraldi publikoa. Bi ex aequo Urrezko Maskor eman zituen. Lehena Andrei Kontxalovski zinemagile eta Andrei Rubliov (Andrei Tarkovski, 1966) filmaren gidoilarikide sobietarraren Homer and Eddie ekoizpen estatubatuarrari eman zion. Hollywoodeko mito handienetako bat izan zenaren aurrean belaunikatuta eskertu zuen aitorpena Kontxalovskik. Bigarren sari historikoa Jorge Sanjinési eman zion, jaso duen lehen zinemagile boliviarrari, La nación clandestina filmarengatik (Ukamau zinema militantearen taldeak aurkeztu zuen).
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]