Bilduma Digitalak
1977ko abuztuaren 26an, Alfredo Guevara Kulturako ministrorde eta ICAICeko sortzaileak Luis Gasca Zinemaldiko idazkari nagusiari jakinarazi zion nork bidaiatuko zuen Kubatik Donostiara. Kubatarrekin batera, bi izen kanpotar nabarmentzen dira, mendeko asaldura politikoei halabeharrez lotutakoak. Lehenengoa Walter Achugar da, Montevideoko Hirugarren Munduko Zinemateka efimeroaren sortzailekidea. Hura erbestera bidali zuen diktadura berak suntsitu zuen. Bada, lehendabizi Argentinan erbesteratu zen, gero, Venezuelan eta, azkenik, Espainian –han, zinema kubatarra ordezkatzen zuen mendebaldeko Europan–. Bigarrena Antxon Eceiza euskal zinemagilea da. Francoren diktaduratik ihesi, Mexikon erbesteratu zen 1973an. Guevarak zioenez, Eceiza azken minutuan batu zitzaion ordezkaritza kubatarrari bere Mina, viento de libertad filmarekin. Egun batzuk lehenago, Eceizak, gutun batean, Gascari berari kontatu zion bere filma –Francisco Javier Mina hemeretzigarren mendeko gerrillari nafarraren erretratu bat da, eta keinu inplizituak egiten dizkie militante garaikideei; tartean, Cheri eta Txikiri– zailtasunak izaten ari zela film mexikar gisa izena emateko nazioarteko zinema-jaialdietan. Artxiboak, bada, gutun hori dauka:
1977ko Zinemaldiaren bereizgarri izan zen asaldura- eta eraldaketa-kliman –lehiaketaren Franco ondorengo lehen edizioa benetan–, Achugarrek eta Eceizak rol erabakigarria izan zuten, Donostian egin ziren bi topaketatan. Batetik, Hego Konoko diktadurak intelektual eta zinemagileen (tartean, Raymundo Gleyzer) desagerpenen atzean zeuden, eta hori salatzeko adierazpenaren bultzatzaileetako bat izan zen uruguaitarra. Adierazpena Zinemagile Latinoamerikarren V. Topaketan sinatu zen. Bestetik, bilera bat egin zen Gipuzkoako Argazkilari Elkartean eta bilera horretatik Euskal Zine Egilleen Elkartea sortu zen. Bada, Eceiza bertan izan zen.
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]