Bilduma Digitalak
Pilar Olascoaga (Donostia, 1927-2015) funtsezko pertsona izan zen Zinemaldiaren familia-argazkian, haren historiaren 30 urte gorpuztu baitzituen. 1960ko uda amaituta, Victoria Eugenia Antzokiko gerente Francisco Ferrer Monrealek, Zinemaldiko zuzendari kargua hartu berri zuela, Olascoaga gazte baten zerbitzuak eskatu zituen Administrazio Zerbitzuen eta Ostatuen departamenturako. Urte batzuk geroago, 1978an, Zinemaldiaren etaparik arrakastatsuenetako baten hasieran, antolakuntzaren Idazkaritza Nagusira iritsi zen, eta kargu horretan aritu zen, harik eta 1991ko otsailean Rudi Barnet Zinemaldiko ordezkari nagusi berriak kargu hori hartu zuen arte. Hiru hamarkada horietan zehar, askotariko alkateak, zinemaldi-zuzendariak, batzordeak, biltzarrak, idazkariak eta eraldaketa politiko eta sozialak ezagutu zituen. Artxiboak Olascoagaren azken bidaietako baten testigantza gordetzen du, Zinemaldiarekiko loturak behin betiko eten baino lehen: Berlingo harresia eraitsi eta lau hilabete eskasera, Berlinalearen 40. edizio historikora joateko akreditazioa. Kredentzialaren atzealdeak, gainera, beste ihesgune bat erakusten du: ekitaldiaren egoitza ofizialak Alemaniako zinemaldiaren iraganeko geografia baten parte dira, Potsdamer Platz plazaren hirigintza-berreraikuntza handiaren aurrekoa.
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]