Bilduma Digitalak

Festival aldizkariaren ale berezia

2023ko maiatza

1959an, Donostia Zinemaldiak bere aldizkari ofizialaren bi ale berezi banatu zituen Cannes eta Veneziako zinemaldietan. Helburua argia zen: FIAPFek «lehiazko zinemaldi ez espezializatu» kategoria gutiziatua eman zion Zinemaldiari 1957an eta Donostiak nazioarteko zinemaldien elitearekin tratua zuela jakin behar zuen munduak. 1959ko maiatzean Cannesen banatutako frantsesezko ale hark ez du zalantzarik uzten Zinemaldiak kultura-diplomaziazko eragiketa bat abiarazi zuela: Zinemaldiaren ospea, halaber, bere azala aldatzen saiatzen ari zen Espainia frankista baten isolamendua suntsitzeko modu bat ere bazen. Antonio de Zulueta y Besson (Zinemaldiaren zuzendaria 1957tik 1960ra bitartean) eta Carlos Fernández Cuencaren (Espainiako Zinemateka Nazional zeritzonaren buru eta geroago, 1963tik 1966ra bitartean, Zinemaldiaren zuzendari izango zena) azaleko testuak argigarriak dira: Zulueta y Bessonek Donostia «gure Mendebaldeko Europa zaharraren kultura-indarrarekin» bat egitea ospatzen zuen; Fernández Cuencak, berriz, «nire herrialdean munduko harremanekin irekitasun-handienetakoa duen hiri baten» mugako izaera goraipatzen zuen. Halaber, ale horrek urte horretako uztailean egingo zen edizioaren alderdi kosmopolita eta irekienetakoak iragartzen zituen: René Clair zinemagileari egindako omenaldia (Donostiako Zineklubaren inguruan bildutako gazte sutsuez –besteak beste, Javier Aguirre, Elías Querejeta edo Antxon Eceiza– osatutako talde batekin antolatu zen antolatua); «Bruselako hamabiei» buruzko ikastaro eta atzerabegirako bat (1958ko Erakusketa Unibertsala zela-eta 117 adituk hautatutako zinemaren historiako film onenen zerrenda bat dira «Bruselako hamabiak»); eta euren filmak lehiaketara bidali zituzten herrialdeen zerrenda (Txekoslovakia, Polonia eta halako herrialde sozialistak barne hartzen zituen zerrenda horrek, eta geroago, Bulgaria, Hungaria eta Jugoslavia ere sartuko ziren; frankismoaren sektorerik atzerakoien artean oso polemikoa izan zen arazo hori). Alabaina, asmo horietako batzuek aurre egin behar izan zieten askatasun politikorik gabe egiten zen nazioarteko jaialdi batek ezinbestean aurre egin behar zien paradoxekin. Bruselako zikloan programatutako lau lan zentsuratu egin ziren azkenean: hautatutako hiru film sobietarretatik (Dovzhenko, Eisenstein, Pudovkin) bat ere ez zen iritsiko Zinemaldiko pantailetara, ezta Citizen Kane ere. Bestalde, Zuluetaren agintaldia urtebete geroago amaituko zen, Zinema Eskolen Nazioarteko Lehen Topaketara joan ziren ikasle gazteek zentsura frankistaren aurka egindako kritiken ondoren, dimisioa aurkeztu behar izan baitzuen.

Bilduma Digitalak

Festival aldizkariaren ale berezia

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]