Zinema-jaialdien historia jaialdi horiek antolatzen diren hiri eta eraikinetako arkitekturaren eta hirigintzaren historia ere bada. Hamarkada luzeak eman zituzten Donostian Zinemaldiaren asmo handiekin eta nazioarteko proiekzioarekin bat zetorren “zinemaldiaren jauregi” baten bila. Jaialdia sortu zenetik Kursaal berria 1999. urtean eraiki zuten arte, Victoria Eugenia antzokia izan zuen egoitza nagusi. Baina gero eta jende gehiago zen kexu instalazioen muga teknikoak zirela-eta, ez baitzen erreforma-lan sakonik egin bertan 1985. urtera arte; eta, bestalde, 1972an eraitsitako Gran Casino Kursaal eraikinaren orubean egoitza berria eraikitzeko hainbat proiektu landu ziren arren, ez zen bat bera ere gauzatu. Nazioarteko bi lehiaketa antolatu zituzten 1964an eta 1972an (Mario Sangalli eta Iñigo Viar arkitektoek erakusketa batean bildu zituzten lehiaketan aurkeztutako proiektu guztiak 2019. urtean), baina desadostasunak desadostasun, eta administrazio-arloko gorabeherak gorabehera, hogei urtez baino gehiagoz egon zen hutsik “K orubea”.
1989 urteko hirugarren lehiaketarako sortu zuen Rafael Moneo arkitektoak egungo Kursaal biltzar-jauregi eta auditoriumaren proiektua. Eraikuntza-lanak 1995. urtean hasi ziren, baina udalak erakusketa bat antolatu zuen San Telmo museoan proiektua ezagutarazteko. Donostia Zinemaldiaren artxiboan jasota dagoen argitalpen instituzional batean, erakusketa ikustera joan ziren bisitariei egindako inkesta baten ondorio nagusiak biltzen dira. Dokumentu horren arabera, oso pozik zeuden proposamenak “adostasun-maila handia sortu duelako gizartean” eta, aldi berean, argi adierazten da “XXI. mendeko Donostiarako funtsezkoa izango den” azpiegitura bat behar duela hiriak, Zinemaldiaren egoitza nagusi izan dena gaur arte.
Jaialdien historia globalaren ikuspegitik begiratuta, garapen hori eta harekin batera doan erretorika instituzionala ez dira harritzekoak. Milurteko-aldaketarekin batera, zinema-jaialdien zirkuituan profesionalizatze-maila gero eta handiagoa da, “city branding” eta hiri-eraldaketako prozesuekin estu-estu loturik dagoen lehia global batean murgilduta dauden aldetik. Hori horrela izanik, Moneoren Kursaal jauregia 1999. urtean inauguratu izana beste kasu enblematiko batzuekin loturik dagoela pentsatu behar dugu, hala nola Berlinale jaialdia Potsdamer Platz-eko Sony Center aretora aldatzea (Renzo Piano-k diseinatu zuen 2000. urtean), edo Rotterdameko portuan 2001ean egindako sakoneko eraberritzea, IFFR jaialdiaren sendotzearekin batera.
Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]