Bilduma Digitalak
Batzuetan, zinema-jaialdi bateko artxiboak izan zitezkeen istorioak imajinatzeko bide ere ematen digu. 1977ko abuztuan, VALIE EXPORT artista austriarrak gutun bat bidali zion orduko Zinemaldiko zuzendari Miguel de Echarriri, Invisible Adversaries bere lehen film luzearekin lehiaketan parte hartzea proposatzeko. Gutunarekin batera, Berlineko zinema-jaialdiko Forum saileko areto-orri bat bidali zion –hilabete batzuk lehenago hor estreinatu zen filma–, bai eta filmari buruzko zenbait prentsa-zati ere. Kritikaren arabera, filma Invasion of the Body Snatchers (Don Siegel, 1956) klasiko estatubatuarraren berreguneraketa feminista bat da. Forum sailak, Cannesko zinema-jaialdiko Quinzaine sailak bezala –68ko borroken hasieran sortu zen–, programazio berritu batean, esperimentalagoak eta politikoki konprometituagoak ziren filmak hartzen zituen, Gerra Hotzaren garaian zinema-jaialdi handien programazio diplomatikoaren irizpideak inondik inora pasatuko ez zituztenak. Donostian, berritze hori hamarkada bat geroago hasi zen; hain zuzen ere, 1977an, Miguel de Echarri zuzendariaren osasun ahula zela-eta eta trantsizio demokratikoan bete-betean, Estatuak lehiaketaren kudeaketa Donostiari eman zionean. Zinemaldiaren edizio horren antolakuntzan bizilagunen elkarteetako ordezkariek, artistek eta zineklubek parte hartu zuten, eta mota guztietako berrikuntzak ikusi ziren: artista erbesteratuen itzulera, Luis Buñueli Ohorezko Urrezko Maskorra ematea, Auzo eta Herrien ekimen demokratizatzailea eta hirian aurreko hamarkadetan ikusi zenaren aldean erabat hauslea zen programazio bat Zinemaldiaren egoitza ofizialetan. Esparru hori ezin hobea izango zen VALIE EXPORT zinemagilearen obra hartzeko: 1960ko hamarkadako Vienako akzionismoaren testuinguruan sortu zen, eta zinema feministaren ezinbesteko pertsona bat da. Hala ere, artistaren proposamena epez kanpo iritsi zen, egun gutxi batzuk berandu izan bazen ere. Hori horrela, Zinemaldiak bidali zion erantzun bakarra –espedientean jasota dago hori ere – Pilar Olascoaga idazkari nagusiaren ohar labur bat da: «Jaun [sic] estimatua: penaz jakinarazten dizugu filmen onarpena orain dela egun batzuk itxi zela Zinemaldiaren sail guztietan».
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]