Bilduma digitalak

Hilabeteko dokumentua

2024ko ekaina

1976aren amaieran, Estatuak Donostia Zinemaldiaren kudeaketa Gipuzkoako hiriburuari eskualdatu zion eta, horrenbestez, lehiaketa jada ez zen Informazio eta Turismo Ministerioaren Madrilgo egoitzak zuzenduta egongo: hortik aurrera eta lehendabizikoz, artista-, auzokide- eta zineklub-elkarteetako ordezkariez osatutako elkargo bateko kide izango zen Zinemaldia. Nola herrialdearen hala Zinemaldiaren trantsizio-prozesu horretan, Zinemaldiak askotariko berrikuntzak izan zituen hurrengo edizioetan, hala nola Emakumeek Egindako Zinemaren Zikloetako lehendabizikoa.

Donostiako Emakumeen Batzarreko kideek Zinemaldiaren 26. ediziorako asmatu eta antolatu zuten oso-osorik zikloa, eta Chantal Ackermann, Agnès Varda, Mártha Mészáros, Larisa Shepitko, Věra Chytilová eta Helke Sander zinemagileek zuzendutako 25 filmez osatuta egon zen (zinemagile horietako zenbaitzuk Donostian izan ziren), baita beste jarduera paralelo batzuez ere, hala nola solasaldiez, topaketez eta eztabaidez, elkarrizketarako eta prestakuntzarako guneez hornituta Zinemaldia. Zikloak irudi propioa izan zuen eta saio gehienak Savoy zinemetan –jada existitzen ez direnetan– egin ziren. Zikloak berehala izan zuen oihartzuna tokiko eta nazioarteko prentsan eta agerian utzi zituen Donostia Zinemaldian argitalpen-ildo desberdinen artean tentsio ideologikoak zeudela.

Nazioarteko presentzia zabala izan zuen ekimen feministak, eta Mirentxu Loyarte, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé egileek euren filmak erakutsi zituzten bertan: Irrintzi (1978), La petición (1976) eta ¡Vámonos, Bárbara!, hurrenez hurren. Horrekin lotuta, ezohiko gertaera bat nabarmendu behar da: Miró eta Bartolomérekin batera Zinema Eskola Ofizialean egresatutako egile bati, Josefina Molinari, ukatu egin zitzaion bere film El camino (1978) Emakumeek Egindako Zinemaren Zikloan sartzeko aukera.

Urte bereko uztailean, Josefina Molinak gutun bat bidali zion Zinemaldiaren antolakuntzari, Antoni Padrós zinemagileak aurreko urtean Zinemaldiari planteatutako galdera berarekin: : bere filmak 16 mm-ko formatuan proiektatzeko aukera, programazioan lanok sartze aldera.

Padrósen kasuan, azpiformatu horrengatik ez zioten inolako arazorik jarri, baina Pilar Olascoagak –Zinemaldiko idazkari nagusiak garai hartan– Josefina Molinari emandako erantzuna irmoa izan zen:

Gure araudiaren arabera, , Nazioarteko Donostia Zinemaldiaren XXVI. edizioan proiektatzeko, filmek 35 mm edo 70 mm-koak izan beharko dute. Horrenbestez, guztiz ezinezkoa da EL CAMINO 16 mm-tan proiektatzea.

Zalantzarik gabe, azpiformatu zinematografikoen historia zinema-teknologiaren mugek zeharkatuta egon da eta, azken batean, muga horiek eragina izan dute filmen banaketan eta erakustaldian, gune eta zirkuitu hegemonikoetan bereziki. Aitzitik, Molinaren kasuan ez dakigu egiatan zergatik baztertu zuten zuzendariaren filma. Josefina Molinaren filma ezin izan bazen ere ikusi Donostian, gonbidatu gisa bertaratu zen zinemagilea ziklora, gainerako emanaldiak ikusi ahal izan zituen eta ataleko mahai-inguruetan parte hartu zuen.

 

Dokumentua
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari

Identifikazioaren eremua
ID: 41692
Katalogazio zenbakia: AO1977-1978.0061
Kokapena: M02.B02.C05
Sailkapen koadroa: 4.1.3. Espainiako zuzendariak
Izenburua: Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari
Data: 1978-07-12
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Josefina Molina Reig

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma digitalak

Hilabeteko dokumentua

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]