Bilduma Digitalak

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari

2024ko maiatza

1998ko azaroan, Donostia Zinemaldiaren zuzendari izan zen bigarren etapan, Diego Galánek telefax bat igorri zion Jafar Panahi zinemagile irandarrari. Teheranera zihoan komunikazioaren tonuak agertzen du harreman pertsonala zutela zuzendariak eta zinemagileak eta, gainera, agerian jartzen du herrialde asiarrean milurteko berriaren atarian bizi ziren klima politikoa eta kultura-jazarpena.

Gutunetatik ondorioztatzen denez, Galánek eta Panahik São Pauloko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 22. edizioan topo egin zuten –diktadura militarraren goren aldian sortu zen jaialdia–: lehena epaimahaiko kidea izan zen eta bigarrenak bere bigarren film luzea aurkeztu zuen,  Ispilua (Ayneh, 1997), Locarnoko Zinema Jaialdiko Urrezko Lehoinabarra irabazi zuena.

Testuinguru horretan, zinemagile irandarra abian jartzen saiatzen ari zen proiektuak zuzenean ezagutu zituen Galánek. Donostiara itzuli zenean, «Zinemaldiko konfiantzazko lankide batekin batera», zinemagileak Brasilen eman zion proiektu bat irakurri zuen, eta esan zion «ziur aski arazoak izango bazituen ere, merezi zuela». Irango Errepublika Islamikoaren zentsurarekin izango zituen arazoei buruz ari zen.

Filma, Zirkulua (Dayereh, 2000), Jafar Panahiren proiektu saritu eta txalotuenetako bat izan zen. Veneziako Zinema Jaialdiaren sari nagusia lortu zuen eta, Donostian, zirkulua itxi zuen, nazioarteko kritikariek eman zioten urteko film onenaren saria jaso zuenean.

Urteetan zehar, Irango erregimenaren errepresioaren kontra borrokatzen jarraitu du Panahik, zinema tresna politiko gisa aldarrikatuz. Mahmoud Ahmadinejaden presidentetzaren aurka egiteko 2009an sortu zen Irango Mugimendu Berdearen alde agertu zenean, atxilotu egin zuten.  Bi urte geroago, Teherango Apelazioko Auzitegiak zigorra berretsi zuen, eta 20 urtez pelikulak filmatzea, herrialdetik kanpora bidaiatzea eta prentsarekin hitz egitea debekatu zion.

2023an fidantzapean askatu zuten arte, zortzi proiektu egin zituen klandestinitatean Panahik. Itxialdi zorrotzenera mugatu behar izan zenez bere ekoizpen-modua, noranzko posible guztietan mudatu ziren bere zinemaren moduak halabeharrez, eta bere militantzia politikoaren eta zinematografikoaren arteko ispilua izan da.

Dokumentua
Jafar Panahi zinema zuzendariarekin komunikazioa

Identifikazioaren eremua
ID: 27210
Katalogazio zenbakia: AO1998.0275
Kokapena: M09.B05.C03
Sailkapen koadroa: 4.1.4. Nazioarteko zuzendariak
Izenburua: Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari
Data: 1998-11-23
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Diego Galán

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]