Bilduma Digitalak

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani

Urria 2024

1990eko hamarkadan zehar, 1979ko Irango iraultzaren baitan hezitako errealizadore berriek 1964an Olatu Berria gauzatu zuten zinemagileen lekukoa hartu zuten, Europako zinemaldi handien zirkuituaren atentzioa erakarriz. 1995eko Locarnok Ekialde Hurbileko bi film aurkeztu zituen bere sail ofizialean – Jafar Panahiren El globo blanco eta Rakhshan Bani-Etemaden The Blue-Veiled –, eta Abbas Kiarostamiren lanaren lehen atzerabegirako handia antolatu zuen. Hilabete geroago, Veneziak Kiarostamik zinemaldi italiarraren Epaimahai Ofizialean parte hartuko zuela iragarri zuen. Donostia Zinemaldiko artxiboan gordetzen diren Irango zuzendariarekin mantendutako lehen komunikazioak, Orselina (Locarno) eta Excelsior (Venezia) hoteletara zuzendutako bi fax-en forma hartzen dute, eta Alireza Raisian zinegilearen Safar filmaren aukeraketaren harira jazotzen dira, Kiarostami gidoilari gisa agertzen den filmarekin.

Urtebete beharko zuen Donostia Zinemaldira bisita egiteko; izan ere, Kiarostamik bere erantzunean aurreratu zuen bezala, bere hurrengo filmaren aurre-produkzioak Diego Galanen, Zinemaldiko orduko zuzendariaren, gonbidapenari uko egitera behartuko zuen. Mamad Haghighat kritikari irandarrarekin mantendutako gutunengatik ondoriozta daitekeenez, 1996ko otsailean, Galanen eta zinemagilearen arteko lehen topaketa gauzatu zen Teheranen, Fajr-eko Nazioarteko Zinemaldian (FIFF), egunarte ‘79ko iraultzaren urteurrenean ospatzen dena. Haghighat, zinemaldi arabiarraren kolaboratzailea izateaz gain, Film izeneko aldizkari espezializatuko kritikaria eta korrespontsala zen. 1982an sortua, iraultzaren osteko Irango zinema-argitalpenik zaharrena da Film eta, besteak beste, Kyomarth Pourahmad, Hamed Suleimanzadeh eta Abbas Kiarostami teorialari eta zinemagileak izan zituen kolaboratzaile, haien postulatuekin arabiar zinemaren bilakaeran eragina izango zutenak.

Galanen esker oneko oharraren erantzun gisa, kritikari irandarrak ekoizpen fasean zeuden hainbat proiekturen izenak partekatu zizkion Zinemaldio zuzendariari, eta horien artean Kiarostamiren film berria aipatu zuen, “Le voyage á l ‘aube”. Urtebete beranduago bere zintarik goraipatuenetako bat izango zenak, El sabor de las cerezas (1997), aurretik beste izenburu bat izan zuela igarritzen du eskutitz honek: Egunsentiko bidaia.

Hurrengo hilabeteetan, desiatutako filmarengatik lehian murgilduta zegoen zinemaldi zirkuitu basati baten testuinguruan, Kiarostami eta bere kolaboratzaileekin mantendutako komunikazioa trabatu egiten da. Hau zela eta, Diego Galanek Farabi Cinema Foundation (Irango zinema-ekoizpenaren administratzailea) instituzioan zinemaldi kontuetaz arduratzen zen pertsonari idatzi zion eta honek Donostia Zinemaldia igaro arte Kiarostamiren filma ez zela amaituta egongo iragarri zion. Une honetan, Zinemaldiak gonbidapena aldatuko du eta Irango zinegileari Epaimahai Ofizialean parte hartzeko aukera emango dio. Mugimendu hau Kiarostamik Zinemaldia aurrez-aurre ezagutzeko estrategia gisa irakur daiteke, bere hurrengo filmaren berehalako estreinaldiari begira.

Teheranera bueltan, Kiarostamik eskuz idatzitako eta Donostira bidalitako eskutitz honetan Zinemaldiari buruzko bere iritziak jasotzen ditu, makro zinemaldien esparruan desagertzeko joera zegoen eta hemen lortutako giro intimoa goraipatuz.

Dagoeneko bere izenburu ofizialarekin, Kiarostamik hilabete batzuk geroago Urrezko Palma historiko bat lortuko zuen (Shohei Imamura zinemagile asiarrarekin batera), zeinak, nazioartean katapultatu bazuen ere, ez zion eragotziko gero eta lan pertsonalago batekin jarraitzea, non formatu desberdinetako filmak, museo-instalazioak, argazki-erakusketak eta poesia-argitalpenak ahalik eta modu libreenean elkarlotuko ziren.

Dokumentua
Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari

Identifikazioaren eremua
ID: 42528
Katalogazio zenbakia: AO1996.0275
Kokapena: M08.B04.C02
Sailkapen koadroa: 4.1.4. Nazioarteko zuzendariak
Izenburua: Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani
Data: 1996-10-13
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Abbas Kiarostami

Edukiaren eta egituraren eremua
Lekuak: Teherán

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]