Bilduma Digitalak
1975eko abuztuaren 28an, Donostia Zinemaldiaren 23. edizioaren inaugurazioa baino 15 egun lehenago, Burgosen hasi zen ETAko eta FRAPeko 11 militante heriotza-zigorrera kondenatuko zituen gerra-kontseilu sumarisimo sorta baten lehena. Burgosen, auzitegi militar batek Jose Antonio Garmendia Artola eta Angel Otaegui heriotzara kondenatu zituen eta albistea bolbora bezala zabaldu zen, baita nazioartean ere, non Estatu faxista batekin –Europako azken diktadurarekin– elkarbizitza gero eta jasangaitzagoa izaten ari zen.
Herri protestak hiri garrantzitsu eta hiriburu ia guztietan erregistratzeaz gain, Luis Echeverría Álvarez Mexikoko presidenteak Espainia NBEtik kanporatzea eskatu zuen, Madril eta Mexiko Hiriaren arteko hegaldiak bertan behera utzi zituen eta Espainiak herrialdean zuen Negozio Bulegoa eta EFE albiste agentziaren ordezkaritza itxi zituen. Norvegiako, Erresuma Batuko eta Herbehereetako gobernuek Madrilen zuten enbaxadorea deitu zuten kontsultetara. Kopenhagen, Aliantza Atlantikoak protesta-mozio bat onartu zuen, eta kide ziren herrialdeei Espainia erakunde horretan sartzea erraztuko lukeen ezer ez egiteko eskatu zien. Olof Palme Suediako lehen ministroa Stockholmeko kaleetan barrena ibili zen itsulapiko batekin, epaiengatik protesta eginez eta Espainiaren demokratizazioa bultzatzeko funtsak eskatuz.
Giro hartan, zinemagileek, aktoreek eta gonbidatuek Donostia Zinemaldia, Estatuko organo diplomatiko eta kultural garrantzitsuena, inaugurazioaren xehetasunak amaitzen jarraitzen ari zela ikusten zuten, protesta eta eskakizun sozialetatik guztiz kanpo. Suediako Lidingö irlatik heldu zen abuztuaren 30ean (Burgosko kontseilua baino bi egun eskas geroago) zinemagile batek Donostia gaitzesteko bidaltzen zuen lehen gutuna. Bere gutunean, Hans Alfredson-ek Espainian berriki izandako gertaerek eta Garmendia eta Otaeguiren heriotza-zigorrek bera zein suediar herria eskandalizatu egin zutela zehazten zuen, eta egoerak jaialdian parte hartzea eragozten ziola. Zinemaldiak gonbidaturiko bere filma Äget är löst!(The Softening of the Egg) zen, eta Max von Sydow protagonista duen komedia musikaleko fabrika baten dinamika tiranikoari buruzkoa zen. Alfredsonek bere filma lehiaketatik erretiratu zuen “preso hauen tratu ankerraren aurkako protesta gisa, haien erruduntasuna, noski, ez baita frogatua izan. Hortaz, ez naiz hara joango, noski”. Filma komertzialki estreinatu zen, jaialdietan estreinatzearen aukera baztertuz.
Alfredsonen gutunaren ondoren, hainbat pertsona ospetsuren, zinema-instituturen eta film-talderen dozenaka gutun eta telegrama iritsi ziren, eta Donostiara joateari uko egin zioten. 1975eko irailaren 27an erregimenak fusilamenduz burutu zituen Angel Otaegui, Juan Paredes Manot “Txiki”, Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Jose Humberto Baena Alonsoren heriotza zigor ez indultatuen exekuzioak.
“Volver a nacer” eta “Harry d’Abbadie d’Arrast” atzera begirakoei buruzko programazioaren barne-dokumentua (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]