Bilduma Digitalak

7. edizioaren kartel ofiziala

2025eko abuztua

Erregimen frankistaren garai autarkikoa amaitzen ari zen aldi berean, Donostia Zinemaldiak irekiera-tarte txiki bat proiektatu zuen bere zazpigarren edizioan: sobietarren orbitako herrialdeek modu zabalean, historian lehen aldiz, lehiaketan parte hartzea onartu zuen Zinemaldiak –oraindik Sobietar Batasunari betoa mantenduta betiere–. Aurreko bi edizioetan lurralde horietako zinema-sorkuntzek presentzia eskasa izan zuten, baina 1959an, ordea, Zinemaldiaren egiturak nabarmen aldatu ziren, eta Bulgaria, Txekoslovakia, Hungaria, Polonia eta Jugoslaviatik etorritako hamalau film programatu zituen zinema-jaialdiak, eta horietako bost, gainera, Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu ziren.

Antonio de Zulueta y Bessonek zuzendutako edizio hartan, Zinemaldiaren sailak ere zabaldu egin ziren, eta, horrenbestez, gaitutako zinema-aretoak ugaritu eta Zinemaldiko erakusketa-sarea areagotu egin zen. Sail horietako batek –zinema esperimentalari eskainitakoak– jarraipena ematen zion Jose Val del Omar asmatzaile eta zinemagileak aurreko edizioan Zinemaldiarekin hasitako kolaborazioari; Zulueta y Bessonek zuzenean gonbidatu zuen Val del Omar. Horren ondorioz, zenbait jardunaldi antolatu ziren, nola film esperimentalak proiektatzeko, hala Granadako zinemagileak bere mintzaldiak egiteko eta bere asmakizun eta patenteak erakusteko.

Cannes eta Veneziako zinema-jaialdietan Zinemaldiaren aldizkari ofizialaren aparteko bi ale banatu ziren, Donostiako Zinemaldiaren presentzia eta oihartzuna nazioartean bermatuz. Ale horietan etortzeke zeuden alderdirik irekienen berri ematen zen: lehenik, René Clair zinemagileari egindako omenaldia, bere obraren atzerabegirako batekin osatuko zena (Zinemaldiaren historiako lehen atzerabegirakoa izan zen), bai eta “Bruselako hamabiak” zeritzenei eskainitako ziklo batekin ere. Ziklo honek 1958ko Erakusketa Unibertsalaren esparruan aukeratutako zinemaren historiako film onenen zerrenda biltzen zuen (nolanahi ere, programatutako hamabi filmetatik, lauk aurrez aurre egingo zuten talka zentsura frankistarekin eta, ondorioz, programatik mutilatuak izango ziren).

Zinemaldiaren zazpigarren edizioa, kanpora begirako leiho txikiekin kontu handiz taxutua, kartel ofizial honekin aurkeztu zen. Litografia bidez Alfredo Tienda marrazkilariak diseinatu zuen kartela; Zinemaldiko Artxiboak berriki berreskuratutako eta bildumara gehitutako kartela.

 


* Donostia Zinemaldiko kartelen funtsak hutsune deigarriak ditu: Zinemaldiak ez ditu gordeta urte hauetako kartelak: 1953-1958, 1962-1966 eta 1969-1970. Gure taldeak lanean jarraitzen du bilduma osatzeko. Falta diren kartelen kopiaren bati buruzko informazioa baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen, mesedez.

Kartela
7. edizioaren kartel ofiziala

Identifikazioaren eremua
ID: 46285
Katalogazio zenbakia: K001H
Kokapena: A.01 K.05
Izenburua: 7. edizioaren kartel ofiziala
Data: 1959
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple

Deskribapen fisikoaren eremua
Teknika: Litografía en color
Euskarria: Papera

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Donostia Zinemaldia
Egilea: Alfredo Tienda
Inprimategia: Valverde S.A.
Lekua: San Sebastián

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Digitalizazio eremua

<!–

_Tamaño: 169,64 MB

–>

Zabalera: 4267 px
Altuera: 6946 px
Sorrera data: 2025-07-18 00:00:00

Digitalizazio eremua
Zabalera: 4143 px
Altuera: 5885 px
Sorrera data: 2022-04-26 00:00:00


<!–

–>
<!–

–>
<!–

–>

Bilduma Digitalak

7. edizioaren kartel ofiziala

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa