Bilduma Digitalak

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz

Otsaila 2025

1962ko udaberrian, Antonio de Zulueta eta Besson-en dimisioaren ondoren Zinemaldiaren zuzendaritza bere gain hartu zuen Francisco Ferrer Monreal Victoria Eugenia Antzokiko administratzailearen agintaldiko bigarren eta azken urtean, artxiboak zinemagile gazte bati zinemaldira joateko egindako gonbitea erregistratu zuen.

Hamasei urte igaro ziren Nelly Kaplan izeneko zinemagile francoargentinar hark 1977tik jada demokratikoa zen Donostiako Zinemaldia lehen aldiz bisitatu zuen arte. Franco hil ondoren berreskuratutako eskubideekin, Donostiako Emakumeen Asanbladak emakumeek egindako zinema ziklo bat antolatu zuten, ordezkaritza eskaseko iraganarekin kontuak doitzen zituena. Testuinguru horretan, Kaplanek La novia del pirata (La fiancée du pirate, 1969) bere film feminista aurkeztu zuen. Filma honekin, bederatzi urte lehenago Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen, lehiaketan parte hartu zuten 26 filmen artean emakumezko zuzendari bakar gisa.

Donostian egindako lehen aldi hartan, atzera begirako atalaren baitan antolatutako hainbat eztabaida eta hausnarketa mahaitan parte hartu zuen Kaplanek, Vivian Ostrovsky, Rosine Grange edota Paula Delsol bezalako zinemagileekin batera. Bi urte geroago, 1980an, Zinemaldiak bere laugarren film luzea berreskuratuko zuen berriro, Néa (1976), Barrios y Pueblos ekimen erradikalaren barruan, zinta Zarauzko Modelo Aretoraino zirkularazi zuena. Ordurako, Memorias de una lectora de sábanas (1974) Belen izengoitiaz sinaturiko bere eleberri feministak, bost urte zeramatzan galarazita eta zabaldu gabe Frantziako zentsuraren ondorioz.

1962an, emakumezko zinemagile batek egindako film bakar bat oraindik lehiaketarako programatu ez zuen Zinemaldi hartan (eta horrela jarraituko zuen 1965eko ediziora arte, Yuliya Solntsevaren El Desna encantado filmarekin), Kaplanek uko egin zion gonbidatu gisa Zinemaldira joateko eskaintzari, lan-konpromisoak aipatuz. Urte horretan bertan, Canneseko Kritikaren Astea martxan jartzearen bultzatzaileetako bat izan zen, 1968ra arte bere hautespen-batzordeko kide bihurtuz, Georges Sadoul sekzio paraleloko ordezkari nagusi zelarik.

Bere bisita urte batzuk atzeratu bazen ere, bere izena 1960an irakurri ahal izan zen Zinemaldiko pantailetan, Abel Ganceren Austerlitz filmarekin, non gidoilari gisa agertzen zen.

Dokumentua
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz

Identifikazioaren eremua
ID: 43655
Katalogazio zenbakia: AO1962-1963.COR
Kokapena: M01.B01.C06
Sailkapen koadroa: 4.1.4. Nazioarteko zuzendariak

Izenburua: Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz

 

Data: 1962-05-25
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Nelly Kaplan

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]