Bilduma Digitalak

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari

2023ko abendua

Terrassa (Katalunia), 1977ko uztailak 3. Antoni Padrósek eskutitza bidali zion Donostiako Zinemaldiari, Shirley Temple Story (1976) bere filmak Otro cine atalaren barruan parte hartzen zuela eta. Zinemagileak 16 mm-ko formatu zinematografikoari buruzko zalantza bat azaltzen du, formatu hori jaialdian emateko oztopo izan litekeela planteatuz.

Azpiformatu zinematografikoen historia aurrerapen teknikoak markatutako historia gisa ikus liteke, zinemaren aukeren berrikuntza gisa eta gizarte-maila berrietara hurbiltzeko bide gisa. Nolanahi ere, beharbada atzekoz aurrerako irakurketa batetik, bere pobreziaren defentsan, bihur dezakegu arazo formatuari buruzko kontakizuna eta haren barne-aporietako batzuk ikusarazi.

1923an –orain dela ehun urte–, Eastman Kodak konpainiak 35 mm-ko formatu konbentzionalaren ordezko aukera merkeago bat aurkeztu zuen. Paradoxikoki, 16 mm-ko formatua sartzearekin batera, “beste zinema” bat sortzeko oinarri materialak ezarri zituen multinazionalak, Espainiako Estatuan 70eko hamarraldian zehar egin zena: ezkutuko zinema bat (underground), industriaz kanpo jarduteko gai izan zena eta frankismoaren makineria zentsuratzailea saihestu zuena. Neurri batean, 16 mm-ko formatu “ez profesionala” erabiltzeari esker.

Askotan underground artista edo zinemagile etiketarekin, 16 mm-ko formatukoen kideko kontraesan batean jardun zuen Antoni Padrósek. Banketxe batean lan egiten zuen goizetan kontabilitate lanetan (Dr. Jekill) eta zinemagile independente arratsaldetan (Mr. Hyde). Haren marjinalitatea azpimarratzen duen tentsioa.

Padrós muga teknikoak bere lanaren alderdi estetiko formal bihurtzea lortzen duen zinemagilearen eredua da. Lock-Out (1973) eta Shirley Temple Story (1976) bere film luzeak soinu-negatiboa euskarritzat erabilita filmatu zituen. Aurrez Pere Portabellak erabili zuen formatu hori, eta Padrósek berreskuratu egin zuen, ziur aski, Aixelà Eskolaren garaian zinemagilearekin izan zuen harremanaren ondorioz. Azpiformatu horrek kontraste berezi bat ematen die haren filmei eta, beste baliabide batzuekin batera –hala nola hanka sartzeak ez ezabatzea, aktoreen inprobisazioa eta gidoien norabide-aldaketa itxuran zorizkoak–, Mery Cuestak «gabeziarena» deitu dion estetika bat sortzen dute.

Baina aitortu beharra dago ez zirela arrazoi estetikoak Padrós formatu hori erabiltzeko erabakia hartzera bultzatzen zutenak –agian bai Portabellaren kasuan–, arrazoi ekonomikoak baizik. Soinu-negatiboak metro bakoitzeko 5 pezetako kostua zuen, eta kontuan hartu behar da Shirley Temple Story filmak 500.000 pezetako aurrekontua izan zuela. Horrela azaltzen du Padrósek berak –Cuestak hura ere aipatzen du–:

Beharrak bultzatutako zinema marjinal bat egon zen, ez zegoelako beste erremediorik CIFESArenak ez ziren edo kreditu sindikalak ez zituzten ideietarako; hau da, zinema 16 mm-ko formatuan egin beste aukerarik ez zegoen, garai hartan egiten zenarekin batere zerikusirik ez zuen zinema egin nahi bazenuen.
Padrósek berak duela gutxiko gutun batean gogoratzen zuen bezala, Shirley Temple Story filma proiektatu zen Donostian, filmaren formatuak eragin zitzakeen tentsioak gorabehera. Zera dio zinemagileak: “proiekzioan primeran pasatu zuen jende guztiak, batez ere Ulrich Gregor Berlingo Film Fest jaialdiko programatzaileak, eta Shirley proiektatzera gonbidatu ninduen 1978an. Artxibategi ilunetan ezkutatutako sekretuak”.

Jan Baeta Salvany

Dokumentua
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari

Identifikazioaren eremua
ID: 40262
Katalogazio zenbakia: AO1977-1978.0285
Kokapena: M02.B03.C02
Sailkapen koadroa: 4.1.3. Espainiako zuzendariak
Izenburua: Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari
Data: 1977-07-03
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Antoni Padrós

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa