Bilduma Digitalak

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako "Lavabo" obraren deskribapena

2023ko urria

1983ko ekainean, Isabel Herguera gazteak –Bilboko Arte Ederren Fakultateko laugarren mailako ikaslea zen orduan–, Mikel Arce kidearekin batera, Lavabo bideo-instalazioa inskribatzeko fitxa bat igorri zuen, Bideo Jaialdian parte hartzea ofizial egiteko. Jaialdi hori urtebete lehenago sortu zuen Guadalupe Echevarriak Donostia Zinemaldiaren esparruan. Ohiko inskripzio-materialez gain (zehaztapen teknikoak, curriculumak eta biografiak), artxiboan gordeta dago obra aitzindariaren deskribapen xehatua, artistek berek idatzia.

Bi hilabete lehenago eta bekadun zirela, Herguerak eta Arcek beren Lavabo bideo-eskultura Artederren aurkeztu zuten. 1981az geroztik Bilbon egiten zen arte garaikidearen azoka horretan, artistak biltzen ziren eta margolaritzako, eskulturako, zeramikako eta argazkigintzako azken berritasunak aurkezten ziren. Arteder 83 funtsezkoa izan zen. Batetik, antolakuntzak lehen aldiz barne hartu zuen bideoa bere obra artistikoen katalogoan. Bestetik, azoka –bai eta merkatua ere– egin zenean, ofizialki eratu zen Euskal Artisten Elkartea, artearen eta kulturaren arloan «presio-talde» izateko asmotan.

Lavabo obraz gain, Euskadin egindako lehen bideo-instalazioa eta Estatuan egin den lehenetariko bat, Guadalupe Echevarria buru zen taldeak beste euskal bideo-pieza bat berreskuratu zuen erakusleiho artistiko eferbeszente horretatik, gainerako 38 tituluekin batera, Bideo Jaialdiaren Nazioarteko Lehiaketan sartzeko: Juan Carlos Eguillorren Bilbao la muerte, hain zuzen. Egileak berak, baliabide horrekin egindako lehen saioan, esan zuen urte horretan bertan Bilbon gertatutako uholde historikoaren iragarpena zela.

Herguera aitzindaria zen, eta Arce ere bazen aitzindaria nolabait: beren baterako lana egin baino urtebete lehenago, ikastoletako irakasleei zuzenduta zeuden eta ikus-entzunezko baliabideei buruzkoak ziren ikastaro batzuetako monitorea izan zen, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta esan daiteke hizkuntza berri batean alfabetatzea lortzeko lehen urrats bat izan zela arlo pedagogikoan.

Bideo zinemaldia funtsa
Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena

Identifikazioaren eremua
ID: 39798
Katalogazio zenbakia: FV1982-1984.0170
Kokapena: M19.B02.C02
Sailkapen koadroa: 4.1.2. Filmen izen-ematea
Izenburua: Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena
Data: 1983-06
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: 2 dokumentu

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Isabel Herguera, Mikel Arce Sagarduy

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako "Lavabo" obraren deskribapena

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa