Bilduma Digitalak

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna "Literatura Latinoamerikarra eta Zinema" mahai-inguruan parte hartzeko

2025eko uztaila

Donostia Zinemaldiaren hogeita bederatzigarren edizioaren esparruan Literatura eta Zinemari buruzko mahai-ingurua antolatzeko enkargua jaso zuenean, Ricardo Muñoz Suay zinemagileak pertsonarik nabarmenenak bilduko zituen topaketa bat irudikatu zuen. Jorge Luis Borges etorri zitzaion burura, gonbidapen honen jasotzailea, bai eta eskutitzean aipatutako beste pertsona ospetsu batzuk ere. Juan Rulfo, Gabriel García Márquez, Juan Marsé, Octavio Paz eta Julio Cortázar, besteak beste. Halaber, idazleen eta zinegileen arteko elkartruke bat ere proiektatu zuen, eta ekitaldian Glauber Rocha, Raúl Ruiz eta Fernando “Pino” Solanas barne hartzea iradoki zuen. Proposamen anbiziotsu horri bide eman zioten ideiak Zinemaldiaren Artxiboan kontserbatutako dokumentazioan daude jasota.

Urtebete lehenago, 1980an, FIAPF federazioak kendu egin zion Zinemaldiari jaialdi ez-espezializatuaren akreditazio gorena. Horrek kolokan jarri zuen Zinemaldia. Edizio horren argitalpen ofizialean, Muñoz Suayk berak En defensa del Festival izeneko testua idatzi zuen; bertan, ikus-entzuleek gauza propiotzat jo zezatela lortzeko Zinemaldiak bete beharreko ezaugarriei buruz galdetu zion bere buruari, bai programazioari zegokionez bai eta haren jarduera paraleloei buruz.

‘Literatura Latinoamericana y el Cine’ mahai-ingurua egunkariaren lehen orrialdean agertu zen 1981eko jardunaldi interesgarri horretan. KU gaueko kluba izan zen topaketa haren egoitza, eta nola idazleak hala zinemagileak mahaien aurrean jarri ziren, ohiko dantza-pistan. Diskoteka, liburutegi bihurtuta. «Ekitaldian zinemaren eta literaturaren munduekin lotutako hogei pertsona garrantzitsu baino gehiago bildu ziren, baina, hori gorabehera, bilerari interes handiagoa emango zioten absentzia nabarmenak ere izan ziren», idatzi zuen kazetari batek. Jardueraren hasierako –hots, bururatu zitzaieneko– proiekzioak inpaktua galdu zuen, nolabait, azkenik egin zenean. Alabaina, Muñoz Suayk topaketaren garrantzia nabarmendu zuen mahai-inguruaren hasieran: Zinemaldiaren hedapen kulturala izango zen, hortik aurrera urtero egiteko asmoa egonik. Mahai inguruan parte hartu zuten, besteak beste Román Gubernek, Beatriz de Mourak, Jorge Asísek, Marco Ferrerik eta Guillermo Cabrera Infantek argazki honetan ageri denak.

1982an berriz egin zen jarduera, orduan ‘El folletín y el serial en entregas’ izenarekin. Mario Vargas Llosak eman zion hasiera debateari, literatura-genero hura zinemara egokitzeko erraztasuna nabarmenduz; eztabaidan Manuel Puig, Paco Ignacio Taibo, Beatriz Guido, Néstor Almendros eta Vicente Molina Foix egileek ere parte hartu zuten, besteak beste. 1983ko edizioan, bestalde, polizia-eleberrian eta zinema beltzean zentratu zen mahai-ingurua; Patricia Highsmith izan zen gonbidatu handia, eta Samuel Fuller, Manuel Vázquez Montalbán eta Monte Hellman ere izan ziren bertan, Ricardo Muñoz Suay beraz gainera.

Artxiboak ez du erregistratuta Borgesi igorritako eskutitz haren erantzuna, huraxe izanik ekitaldiaren lehen edizioaren absentzia nabarmenetako bat. Alabaina, Zinemaldiaren aztoramendu- eta irakidura-urte horietan, jarduera indarra hartuz joan zen edizioz edizio. Nolabait esateko, literaturari eta zinemari buruzko topaketa- eta debate-proiektu haren –Muñoz Suayk 1981ean imajinatutakoaren– funtsak finkatu egin ziren denborak aurrera egin ahala.

Dokumentua
Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko

Identifikazioaren eremua
ID: 46416
Katalogazio zenbakia: AO1981.0969
Kokapena: M02.B07.C06
Sailkapen koadroa: 4.3.1. Industriako jarduerak
Izenburua: Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko
Data: 1981-06-23
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Luis Gasca

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna "Literatura Latinoamerikarra eta Zinema" mahai-inguruan parte hartzeko

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa