Bilduma Digitalak

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia

2024ko uztaila

1966an, Habanako Lehen Konferentzia Trikontinentala ospatu eta hilabete gutxira, Tunisian Kartagoko Jardunaldi Zinematografikoak sortu ziren. Tahar Cheriaa zinemagileak sortu zuen ekimen hori, Tunisiako Errepublikako Kultura eta Informazio Gaietarako Estatu Idazkaritzaren babespean, orain arte Afrikan jardunean egon den ekitaldi zinematografikorik zaharrena den honetan.

Lehen edizio hartan, Ousmane Sembène “zinema afrikarraren aita” zenak Urrezko Tanita irabazi zuen La Noire de… (1966) film luzearekin. Kartagoko esperientziaren ostean, Alimata Salambere politikarekin batera Afrikako beste zinemaldi handi bat sortu zuen Sembènek, FESPACO (Festival Panafricain du Cinéma et de la Télévision de Ouagadougou) izenaz, hiru urte geroago Burkina Fason inauguratua.

Momentu horietan nazioarteko zinemaldien mapa berridazten ari zuten ikasle- eta gizarte-mugimenduen, independentzia-borroken ondoren eratu berri ziren errepubliken (1957a Tunisiaren kasuan) eta botere kolonialetatik nahita urruntzearen alde egin zuten herrialdeen mundu giro batean, zinemaldi horiek nortasun zinematografiko propioa aldarrikatzeko espazio gisa sortzen ziren, mendebaldeko zinemaren eragin hegemonikoetatik urrundu nahaian. Ez da ustekabekoa 1970ean, Kartagoko Zinemaldiaren esparruan, Zinemagileen Federazio Panafrikarra (FEPACI) sortu izana, Hego-Hego lankidetza zinematografikorako oinarri bat garatuko zuena, Afrikako, Latinoamerikako eta Asiako herrialdeekin batera.

1968ko bigarren ediziorako (Tunisiar Zinemaldia bi urtean behin ospatzeko planteatu zen hasiera batean, Kartagoko Antzerki Jaialdiarekin txandakatuz), Tahar Cheriaak gonbidapen bat bidali zion Miguel de Echarri Donostia Zinemaldiko zuzendariari, eta bere gutunari zinemaldi berriaren oinarri arautzaileak erantsi zizkion. Bi zinemaldien arteko korrespondentziaren aztarna bakarra den dokumentu horretatik, zinemaldi tunisiarraren helburuak oinarritzen dituzten irizpideak ondorioztatzen dira: Afrikako zinemagile eta kritikari gazteentzako topagunea izatea, zinema arabiarrari eta Saharaz hegoaldeko zinemari arreta berezia eskaintzea zinema afrikarrak munduan duen lekuari buruzko gogoeta eztabaiden, filmen proiekzioen eta industria topaketen bitartez. Beste helburu batzuen artean, nazioartekotzea, iparraldearen eta hegoaldearen arteko elkarrizketa-zubiak sortuz, hobekuntza zinematografikoari dagokionez. Bere argitalpen-ildoa zinema konprometituak eta militanteak babesteagatik eta jatorrizko herrialdeetan zentsura pairatu zuten filmak Kartagon erakusteagatik bereizten zen.

Kartagoko zinemaldiaren historian zehar, Sara Maldoror, Youssef Chahine, Med Hondo, Safi Faye eta Michel Khleifi zinemagile ospetsuak igaro dira, azken hau 1988an Urrezko Tanita irabazi zuen, urtebete lehenago Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi ondoren Urs al-jalil (Ezkontza Galilean, 1987) filmarengatik.

Dokumentua
Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia

Identifikazioaren eremua
ID: 41710
Katalogazio zenbakia: AOAO | 1968-1969.1009
Kokapena: M01.B05.C01
Sailkapen koadroa: 4.4.3. Nazioarteko zinema-jaialdiak
Izenburua: Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia
Data: 1968
Deskribapen-maila: _Unidad documental compuesta
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: 5 dokumentu

Edukiaren eta egituraren eremua
Lekuak: Tunisia

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Alfredo Guevara Kubako Kultura Ministerioko ministrorde eta ICAICen sortzailearen gutuna Luis Gascari, Zinemaldiko idazkari nagusiari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

VALIE EXPORTek Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutuna (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival aldizkariaren ale berezia (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Jean Cocteau-k eskuz idatzitako gutuna Antonio de Zulueta y Besson-i (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pierre Clémenti zuzendariarekin komunikazioa (1979-1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Pilar Olascoagaren akreditazioa Berlinaleko 40. edizioan parte hartzeko (1990) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astearen kartela (1995), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Pedro Almodovarrek eskuz idatzitako oharra (1980) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]