Bilduma Digitalak

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea

2025eko urria

1989ko azaroaren 9an, mugak ireki ondoren, modu sinbolikoan eraitsi ziren 1961etik hesi fisiko eta ideologiko gisa erabili ziren, eta Berlin hiriaren ekialdea eta mendebaldea 28 urtez zatitu zituzten, lehen adreiluak. Gabonak baino hiru egun lehenago, Brandemburgeko ateak bere ateak irekitzen ditu, eta, horrekin batera, herrialdea merkatu kapitalistan sartzen da, ekialdeko zatiak mendebaldeko moneta hartuz eta 1990eko azaroan Alemaniaren bateratze formala bukatutzat emanez. Gerra Hotzaren amaieraren oihartzunak Donostia Zinemaldiaren 38. edizioaren programazioan ere nabari dira, Zabaltegi sailean Im Glanze dieses Glückes (En el resplandor de la felicidad) film kolektiboaren mundu mailako estreinaldia hartuz.

Harresiaren bi aldeetatik zetozen Tamara Trampe, Johann Feindt, Helga Reidemeister, Jeanine Meerapfel eta Dieter Schumann artistek osaturiko Brick ins Land [Herrialdeari begirada bat] kolektiboak errealizaturiko filma honek, herrialde baten norabide berria erregistratzen du, baina baita aro baten amaiera ere. Erretorika politikoa eta umorea konbinatzen ditu Harresiaren enkante bateko irudiak eta Stasiko kideen aitortzak tartekatuz. Kolektiboaren ordezkari gisa, Donostiara etorri ziren RFAko Helga Reidemeister eta RDAko Tamara Trampe, eta Zinemaldiko aldizkari ofizialean betikotu egin dute bateratze-prozesuaren inguruko beren pentsamendu kritikoa.

Edozein gertakariren aurrean artistek hartu behar zuten aurrealdeari buruzko Berthold Brechten esaldia erreferentziatzat hartuta, Trampek eta Reidemeisterrek beren kolektibo kulturala batasun izpiritu batekin definitzen zuten, ziurgabetasun garaietan hormaren hesi sinbolikoa euren sorkuntzen bidez zeharkatzeko aukera eman ziena. Bateratze-prozesua eman zen moduekiko arbuioa agertzeko zalantzarik izan ez bazuten ere, “saldoen likidazio baten antzeko zerbait izan da, Estatu Batu txiki batek egingo zukeen bezala”, biak gogotsu agertu ziren “xurgatze” modu horiek eraginik izango ez zuen zinema baten aukeraren inguruan. Oroitzapenen kontainer handi gisa, taldearen alderdi teorikoa ere erregistratzen du aldizkariak: kolektiboak idatzi eta Zinemaldiaren amaiera egunaren bezperan argitaratu zen manifestuaren laburpen bat.

Helga Reidemeisterren lanak musika eta sindikalismoa (Lokomotive Kreuzberg, 1975), ikasle mugimendua eta ultraeskuinaren militarizazioa (Aufrecht gehen. Rudi Dutschke-Spuren, 1980) eta Beltzez Jantzitako Emakumeen mugimendu internazionalista (Frauen in Schwarz, 1997), hartzen ditu bere baitan besteak beste. Tamara Trampek, bere aldetik, oroimenari heldu zion bere lanaren ardatz nagusi gisa, Der schwarze Kasten (1992), Wiegenlieder (2010) edo My Mother, a War and Me (2014) bezalako filmekin eta bere ekoizpen artistikoa dibertsifikatu zuen bereziki dramaturgiaren alorrean, berrogeita hamar proiektu zinematografiko eta teatral baino gehiago burutuz. 1990eko Donostian, zauri ireki berriekin eta konpromiso politiko eta artistiko nabariarekin, zinema dokumental eta militantearen alorrean ezinbestekoak diren ahotsetako bi elkartu ziren.

Bilduma Digitalak

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa