Bilduma Digitalak
Josefina Molinaren oroimenez (1936-2026)
Joan den maiatzean Josefina Molina zinemagilea hil zen 89 urterekin. EOC Zinema Eskola Ofizialeko Zuzendaritzan diplomatutako lehen emakume espainiarra ez ezik, zinema espainiarraren funtsezko irudia ere izan zen Molina, eta bereziki gizonez osatutako esparru batean, zinemagintzan, aitzindaria izan zen errealizadore gisa. Donostia Zinemaldia ohiko gune bihurtu zen Molinaren filmak erakusteko, eta hori horrela izan zen emakumearen ibilbide artistikoan osoan.
Zinemaldiak, izan ere, laster aitortu zuen zinemagilearen garrantzi handia. “Josefina Molina aspalditik da hizketagai”, jaso zen 1973ko Egunkari Ofizialeko artikulu batean. Zenbait film labur eta telesail zuzendu ondoren, bere lehen film luzeak —Vera, un cuento cruel izenekoak— edizio hartako Sail Ofizialean parte hartu zuen. Horrela, emakumezko lehen zuzendari espainiarra izan zen Urrezko Maskorra irabazteko lehian. Edizio hartan, EOCeko beste bi ikaskiderekin partekatu zuen saila: Claudio Guerín, urte horretan bertan hil zena La campaña del infierno pelikula —lehiaketan parte hartuko zuena— filmaketan jazotako istripu batean; eta Víctor Erice, film onenaren saria beretuko zuena El espíritu de la colmena bere obra ospetsuarekin.
Bost urte geroago, Kordobako zuzendaria Donostiara itzuli zen, Zinemaldia etapa berri bat hasten ari zen edizio batean, premiazko demokratizazio-prozesu bat martxan jartzeko borondate kolektiboak markatuta egonik. Esparru horretan ekimen ugari sortu ziren, eta horren adibide gisa, nabarmentzekoa da 1978an “Emakumeek egindako zinema” zikloa. Erakusketa haren inguruan antolatutako hainbat mahai-ingurutan parte hartu zuen, hain justu, Molinak. Programan ere parte hartu nahi izan zuen El camino filmarekin. Alabaina, hileko dokumentu honetan jada berrikusi zen bezala, lehiaketak ez zuen onartu obraren inskripzioa, 16 milimetrotan egindako ekoizpen bat zela argudiatuta.
1980an, FIAPFek lehiaketa ofizial ez-espezializatuaren kategoria kendu zion Donostia Zinemaldiari. Izan ere, Zinemaldiak zailtasun administratibo eta ekonomiko handiak zituen garai hartan, eta laguntza behar zuen krisi hura gainditzeko. Josefina Molinak lehiaketaren gonbidapena onartu eta Función de noche filma aurkeztu zuen, lehian ariko zena. Hileko dokumentu honekin batera doan argazkian, zuzendaria ageri da Victoria Eugenia Antzokiko eskailerak igotzen emanaldiaren aurretik, ikus-entzuleak zain daudela zinema-aretoan. Hura izan zen Molinak Zinemaldiko sail hartan parte hartu zueneko azken aldia.
Pilar Olascoaga Zinemaldiko idazkari nagusiak Moskutik bidalitako postala (1989) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Lola Flores aktore eta abeslaria sari bat jasotzen uso-tiro txapelketan (1954) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Hans Alfredson zuzendari eta aktoreak Antonio Garmendia eta Angel Otaeguiren heriotza epaien ostean Zinemaldian parte hartzeari uko egiteko gutuna (1975) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
“Volver a nacer” eta “Harry d’Abbadie d’Arrast” atzera begirakoei buruzko programazioaren barne-dokumentua (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]