Bilduma Digitalak
2025eko irailaren 23an, Zinemaldiko Sail Ofizialean Flores para Antonio (Elena Molina, Isaki Lacuesta) filmaren lehiaketaz kanpoko estreinaldia zela eta, Flores familia osoa Donostian bildu zen, Antonio Flores familiako benjaminari omenaldia egiteko. Omendutakoa hogeita hamar urte lehenago hil zen, haren amak, Lola Flores abeslari eta aktoreak egin eta hamalau egunera.
Flores familiako matriarkaren irudia Zinemaldiari lotuta egon da ia lehiaketaren hasieratik. Lehiaketaren argazki-memorian, bere lehen agerpena 1954koa da. Uztailaren 24tik 31ra bitartean ospaturiko edizio hura, gaur egun Donostia Zinemaldiaren bigarren ediziotzat hartzen den arren, garai hartan, lehen edizio ofiziala izan zen, urte hortan onartu bait zuen Ekoizle Zinematografikoen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) B kategoriako (lehiarik gabeko) nazioarteko zinemaldi gisa.
Lehen urte haietan, 50eko hamarkadan sortutako Europako jaialdi gehienak bezala, Zinemaldia Estatuaren zerbitzura zegoen dispositibo diplomatiko konplexu bat zen. Laster, erregimenarentzako kultura-hitzordu garrantzitsuenetako batean bihurtu zen, eta honekin batera Donostia hiria, udako garai bete-betean —eta oraindik ere hala da—, zinemako profesionalen, kazetarien eta ikuskizunen alorreko figuren topagune bilakatu zen. Lehenengo edizioetan, une hartako kronikek jaialdiari janzten zitzaion folklorea nabarmentzen zuten. Bertan, film-emanaldiak ekitaldi sozialekin eta jarduera paraleloekin nahasten ziren modu ofizialean, besteak beste, moda-ibiltokiak, edertasun-lehiaketak eta zezenketetarako gonbidapenak eskeiniz.
Hileko dokumentu honekin batera doan objektuan, Lola Flores gaztea —Donostiara La danza de los deseo (Florián Rey) amaierako filma aurkeztera etorria— garaikur bat jasotzen ikusten dugu. Igeldo mendiko Gudamendi Hotelean egindako argazki hontan, uso-tiroan egindako probetan parte hartu izanagatik jasotzen du saria. Proba horiek konpainia ekoizleek antolatzen zituzten “Espainiako eta atzerriko zazpigarren artearen figura garrantzitsuen omenez”, 1954ko abuztuko NO-DOko notiziario frankista batek jasotzen duen bezala.
Lola Floresen presentziak, lehiaketaren lehen urte horietan, Carmen Sevilla, Marujita Díaz, Paquita Rico edo geroago Pepa Flores “Marisol” bezalako beste hainbat pertsonaiekin batera, Estatuaren irudi jakin bat kanpora proiektatzen laguntzen zuen, non zinea, dantza, folklorea eta irudi herrikoiak erakusleiho nagusi bihurtzen ziren. Zinemaldiaren lehen urteetan, gizarte-ekitaldiek —batzuetan, zinemarekin zerikusi gutxi edo bat ere ez zutenak— eta aurpegi ezagunek, bat egiten zuten jaialdiarekin, nortasun nazionala gure mugetatik kanpo esportatzeko orduan.
<!–
–>
<!–
–>
Hans Alfredson zuzendari eta aktoreak Antonio Garmendia eta Angel Otaeguiren heriotza epaien ostean Zinemaldian parte hartzeari uko egiteko gutuna (1975) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
“Volver a nacer” eta “Harry d’Abbadie d’Arrast” atzera begirakoei buruzko programazioaren barne-dokumentua (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]