Bilduma Digitalak

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik

Azaroa 2025

1968. urte iraultzailea Cannesko Zinemaldiaren historiako lehenengo etenaldiaren testigu izan zen, ikasleen grebek eragindako presioen ondorioz jazo zena. Greba hauei artista eta zinemagileak gehitu zitzaizkien. Europan, matxinadak beste erakusketa eta zinema jaialdi batzuk hartu zituen, eta istilu handiak utzi zituen Venezian, Pesaron edo Knokke-Le Zouten (Belgika), besteak beste. Urte pare bat geroago, sugarra ere piztuko zen Berlinen, Vietnamgo inbasioan AEBko armadaren ekintza latzak erretratatu zituen film baten aurkako zentsura-eskandalu baten ondoren.

Hirurogeita zortziko borrokek nazioarteko beste zinema jaialdi batzuk astintzen zituzten bitartean, Espainiako erregimenaren diskurtso ofizialak, komunikabideek eta  Zinemaldiaren antolakuntzak berak bermatua, Donostia Zinemaldiaren irudi “barea” saldu zuen.

Zinemaldiaren zuzendaritzari –1967tik Miguel de Echarrik zuzenduta- egindako elkarrizketa honek, 16. edizioaren bezperan egindakoa, bere alderdirik kosmopolitenak nabarmendu zituen, hala nola erakundeari zatxekion erakargarritasun turistikoa eta lurraldearekin eta herritarrekin zuen harremana. Elkarrizketaren erantzunek edozein dimentsio politiko kentzen zieten adierazpen zinematografiko horiei, “Venezia eta Cannes bezalako zinemaldiak, eta baita Donostiakoa ere, helburu turistikoekin sortu zirela” esanez.

Zinema jaialdiei buruzko azterlanen esparruan gerora egindako ikerketek argi egin dute alderdi horri buruz: Biennale 1932an sortu zuen Benito Mussoliniren gobernu faxistak, beste zinema batzuekin lehian arituko zen italiar zinema nazionala sustatzeko -Alemaniako zinematografiari leku pribilegiatua gordez–, eta italiar zinema jailadiaren jardueraren lehen urteetan, Bigarren Mundu Gerran eten zen arte, propaganda-filmak erakusteko gune emankorra izan zen. Berlinaleko eta Donostiako Zinemaldiko kasuak, gerraosteko garaian sortuak biak, Gerra Hotzaren testuingururik gabe ezin dira ulertu. Lehenak, armada iparramerikarrak sortua, harresi ideologiko batek zeharkaturiko hiri batean bere burua birdefinitzen saiatzen zen bitartean, bigarrena, diktadura betean sortua, erregimenaren garai desarrollistaren intsignia kulturala bihurtu zen. Azken batean, estatu-interesek zeharkaturiko «zinemaren olinpiadak», Marijke de Valck-ek Film Festivals: From European Geopolitics to Global Cinephilia-n dioen bezala.

Eta, jakina, 1968ko Zinemaldia ere ez zen nazioarteko girotik aldendu, gero eta korapilatsuagoak ziren egituren aurka protesta egiten zutenen ondoan: zentsura frankistaren inposizioak bi urte baino gehiagoz jasan ondoren, lehiaketatik kanpo proiektatu zen Ama Lur filma (Nestor Basterretxea, Fernando Larruquert), erregimenak hutsaldu nahi izan zuen erresistentzia kulturaleko ahalegina. Nazioarteko hedabide batzuek ere hainbat protesta erregistratu zituzten euskal gazteen aldetik, The Legend of Lylah Clare (Robert Aldrich) film estatubatuarraren proiekzioa amaitu ostean, eta Vietnamen aldeko panfletoak jaurti zituzten, «Yankees go home» oihukatuz. Eta ustezko lasaitasunaren erdian, zalapartarik handiena: New American Cinemaren atzera begirakoak zuzenean jasandako zentsura, hiru proiekzio egunen ondoren.

Dokumentua
Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik

Identifikazioaren eremua
ID: 47174
Katalogazio zenbakia: AO1968-1969.0145
Kokapena: M01.B04.C05
Sailkapen koadroa: 1. ZUZENDARITZA
Izenburua: Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik
Data: 1968
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Donostia Zinemaldia

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kursaal Zentroari Buruzko Inkesta (1993) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Isabel Herguerak eta Mikel Arce Sagarduyk egindako “Lavabo” obraren deskribapena (1983) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

Guadalupe Echevarriak Luis Gascari, Zinemaldiko zuzendariari, bidalitako gutuna Bideo Jaialdia sortzeari buruzko proposamenarekin (1982) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa