Bilduma Digitalak
Zinemaren Nazioarteko Bulego Katolikoa 1928an sortu zen, eta, hortik aurrera, hainbat jardueraren bidez definitu zuen bere lan zinematografikoa; besteak beste, hauen bidez: kritika, zinemari buruzko ikerketak argitaratzea eta sariak ematea hainbat zinema-jaialditan. Dibulgazio-ekintzen ondorioz, ikastaroak eta prestakuntzak sortu ziren –jaialdiekin eta zineklubekin batera antolatzen ziren–. Horietako bat Prestakuntza Zinematografikoaren II. Astea da. Donostian antolatu zen, 1955eko apirilaren 25etik maiatzaren 5era, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan. Hurrengo urtetik aurrera, ekimena sortu berri zen Cine Club San Sebastiánen eskutik egiten jarraitu zen. Bigarren edizioaren posterra José María González Castrillo, «Chumy Chúmez», umorista grafiko, idazle eta zinemagileak diseinatu zuen, eta Zinemaldiaren artxiboan gaur egun kontserbatzen den kartelik zaharrena da.
Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]
Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Luis Buñuelen gutuna Antonio Vega de Seoane Donostiako alkateari (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antonio de Zulueta y Bessonek Irun Zineklubera bidalitako gutuna elkarrekin lan egitea onartzeko (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]
Antoni Padrós zinegile underground-aren gutuna Pilar Olascoagari (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]