Bilduma Digitalak

La Voz de España-ren prentsa ebakina Donostiako lehen Zine Forumaren berri emanez (1954) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

Uztaila 2026

Aycart Funtsa, Artxiboan gordea, gune pribilegiatua da José María Aycart Orbegozok Donostiako bizitza zinematografikoan izan zuen eginkizuna ulertzeko. Aycart 1958an sartu zen Donostia Zinemaldiko Batzorde Exekutiboan, udal-ordezkari gisa. Gerora lehen alkateorde izan zen, eta, Francisco Ferrer Monreal eta Felipe de Ugarterekin batera, Zinemaldiaren hamaikagarren edizio trantsizionala zuzendu zuen 1963an.

Aycart abokatua zen, baita Zinema Batzordeko kidea ere Ekintza Katolikoaren Elizbarrutiko Batzordean, eta zineforum-saio publiko bat antolatu zuen Gran Kursaal antzokian 1954ko abenduaren 9an. Biharamunean, La Voz de Españaegunkariak emanaldi hari buruzko kronika bat argitaratu zuen, zeina hileko dokumentu honetan erreproduzitu baitugu. Aretoa beteta zegoen. Aycarten aurkezpen-hitzen ondotik, José Antonio Sobrino jesuitak mintzaldi bat eskaini zuen saio hura ixteko La Ley del Silencio (On the Waterfront, Elia Kazan, 1954) filmari buruz. Kalkulu argi bati erantzunez hautatu zuten pelikula hura: Kursaal antzokiak aste hartan bertan zeukan film hura programazio komertzialean, eta abenduaren 9ko funtzioa ekitaldi berezi gisa gaineratu zuten.

Kronikak Aycarten adierazpen bat jasotzen du: «Gaiztoa ez da zinema, eskuztatzen dutenak izan daitezke gaiztoak». Baieztapen horrek ederki laburbiltzen du garai hartako kristau-ordenetan hasia zen jarrera-aldaketa. 1947az geroztik, Nazioarteko Zinema Bulego Katolikoak gomendatzen zuen Elizak zinemagintza-jardueretan parte hartzea, eta Ekintza Katolikoak zineklubak eta zineforumak sustatu zituen 1951az geroztik, filmetan landuriko balioak aztertzeko.

Donostian, Ekintza Katolikoaren Elizbarrutiko Batzordeak 1954ko maiatzean egin zuen Zinema Heziketarako Lehenengo Astea Novedades zinema-aretoan, helburu gisa harturik “zinemaren gaineko inguruko kezka positibo jatorra piztea ikusleen artean”. Han aurkeztu zuen Aita Sobrinok “Criterios de moral ante el Cine” ponentzia (Moral-irizpideak zinemagintzarekin loturik), eta, handik bi urtera, Film Ideal agerkariko erredakzio-kontseiluko kide izan zen.

Aycartek Gran Kursaal antzokiko saioa aurkeztu zuen garaian, Donostian ez zegoen artean formalki eratutako zineklubik; artikuluak babesle gisa aipatzen zuen Ekintza Katolikoaren Zineforuma sortzen ari ziren proiektuaren lehenbiziko zirriborroa zen. Batzordeak 1955eko urtarrilean sinatu zuen Donostiako Ekintza Katolikoaren Zineklubaren Erregelamendua, eta urtebeteren buruan osatu zen zinekluba, Aycart presidenteorde eta José Luis Areitio Irizar bankaria presidente zirela. 1957ko uztailean antolatu zen lehenbiziko Film Ikasketen Ikastaroa, eta propio programatu zuten Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin batera egiteko.

Saio hura ekitaldi puntuala izan zen, eta artean ez zuen erakunde babeslerik. Funtsean, baina, ageri dira gerora iritsi zenaren arrastoak.

Beatriz Bizarro Rodrigues, Manuel Hevia Carballido (EQZE)

Bilduma Digitalak

La Voz de España-ren prentsa ebakina Donostiako lehen Zine Forumaren berri emanez (1954) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

[+]

La Voz de España-ren prentsa ebakina Donostiako lehen Zine Forumaren berri emanez (1954) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Carlos María Staehlinek ikasketa filmikoen ikastaroan proposatutako eskema, kultura zinematografikoen elkarteen sorkuntzarentzat (1957) Donostia Zinemaldiko Artxiboa

[+]

Pilar Olascoaga Zinemaldiko idazkari nagusiak Moskutik bidalitako postala (1989) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Lola Flores aktore eta abeslaria sari bat jasotzen uso-tiro txapelketan (1954) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Hans Alfredson zuzendari eta aktoreak Antonio Garmendia eta Angel Otaeguiren heriotza epaien ostean Zinemaldian parte hartzeari uko egiteko gutuna (1975) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Volver a nacer” eta “Harry d’Abbadie d’Arrast” atzera begirakoei buruzko programazioaren barne-dokumentua (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren zuzendaritzari elkarrizketa 1968ko 16. edizioaren aurretik (1968) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 38. edizioaren bosgarren alea (1990) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

7. edizioaren kartel ofiziala (1959), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Luis Gascak Jorge Luis Borgesi idatzitako gutuna “Literatura Latinoamerikarra eta Zinema” mahai-inguruan parte hartzeko (1981) Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

“Txile” atzerabegirakoaren kartela (1987), Donostia Zinemaldiaren artxiboa [+]

[+]

Gina Lollobrigida aktorea Procinor banatzaileari Emakumezko interpretazio onenaren Donostia Saria ematen “A Woman Under the Influence” filmarengatik (1975) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefa Flores González aktorea, artistikoki Marisol edo Pepa Flores bezala ezaguna, María Cristina Hotelean (1960) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Anne Bancroft Victoria Eugenia Antzokiko palkoetan, “The Miracle Worker” (Arthur Penn) filmaren aurkezpenean (1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nelly Kaplanek gutuna bidali zion Francisco Ferrerri zinemaldirako gonbidapenari buruz
(1962) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

René Clairren eskuz idatzitako eskertza oharra (1959) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Zinemaldiaren 25. edizioaren lehen alea (1977) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Valeria Sarmiento zuzendariaren erretratua (1988) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Abbas Kiarostamiren fax-a Diego Galani (1996) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Nicolas Rey-en gutuna Joaquín Zabalari (1965) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Kartagoko Nazioarteko II. Zinemaldiaren Araudia (1968) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Josefina Molinaren gutuna Zinemaldiaren antolakuntzari (1978) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Diego Galanen gutuna Jafar Panahi zinema zuzendariari (1998) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]