Zinemaldia 70: Historia posible guztiak
Mintegia
Tabakalera (Donostia-San Sebastián)
2019/12/07

Aby Warburgek esan ohi zuen artxibo batekin lan egitea “entzungarriak ez diren ahots tinbreak bere onera ekartzea” dela. Entzutearekin lotutako ariketa bat, iraganaren aztarna ukigarrien artean bilaka aritzea, kontatzen dizkiguten istorioei arreta eskaintzeko. Orain dela urtebetetik, “Zinemaldia 70: todas las historias posibles” ikerketa-proiektuak lanean dihardu Donostia Zinemaldiak 1953an sortu zenetik osatu duen dokumentu, argazki eta pelikula artxibo neurrigabearekin. Lehen fasean, proiektuak Trantsizio garaia hartu du ardatz: programazioa, audientziak eta Zinemaldiaren antolaketa abiadura handian eraldatu ziren garaia.

Zein ahots entzuten dira 1976tik 1980ra arteko urteekin markatutako artxibo-kaxak irekitzean? Publikoarentzat zabalik egongo den jardunaldi honetan garai hartako zenbait istorio entzungo ditugu, Zinemaldiaren inguruan sortuak guztiak. Gutunak eta egunkariak aztertuko ditugu aztoramendu garai hartan barneratzeko, askok 68ko mamu iraultzailea berriro ikusi zuten epealdia. 1977tik Zinemaldiaren proiekzioak auzune eta herrietara eraman zituen “Comisión de Barrios y Pueblos” taldearen historia kontatzeko dokumentuak eta testigantzak berreskuratuko ditugu. 1978ko “Ciclo de cine realizado por mujeres” antolatu zutenekin elkartuko gara Donostiako emakumeen asanbladako militante feministak eta Věra Chytilová, Cecilia Bartolomé, Vivian Ostrovsky, Larisa Shepitko eta Agnès Varda zuzendariak Zinemaldiaren barruan nola elkartu zituzten konta diezaguten. Eta iragana eta orainaldiaren arteko solasaldia eragingo dugu Luis López Carrasco eta Raúl Liarte zinegileak gonbidatuz zine-aretoan “Expediente” filmaren proiekzioari erantzun diezaioten. 1977an film labur onenari Urrezko Maskorra irabazi zuen Frankismo garaiko azken fusilatuei eginiko omenaldi horrek.

Egitaraua

  • 11:00: Irekitze-hitzaldia: "Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko" Pablo La Parra Pérez (Elías Querejeta Zine Eskola/Donostia Zinemaldia).
  • 12:15: Azterketa-kasuak: "Zinemaldi demokratiko baten alde".
    Aurkezpenak, honako hauen aldetik: Antonio M. Arenas, Sara Hernández, Clara Rus eta Neus Sabaté (Elías Querejeta Zine Eskola).
  • 17:00: "Artxibo bizia: emakumeek egindako zinemaren 1978ko zikloari buruz". Mahai-ingurua: Cecilia Bartolomé (zinemagilea), Vivian Ostrovsky (zinemagilea eta banatzailea, Ciné-Femmes International-ren sortzaileetako bat) eta Ana Ureta (Donostiako Emakumeen Batzarreko kidea). Moderatzailea: Pablo La Parra Pérez.
  • 19:00: Z70 fokua
    • Proiekzioa: Expediente (Carlos Rodríguez Sanz eta Manuel Coronado, 1977, 35 mm, 16', JBE) - Film labur onenaren 1977ko Urrezko Maskorra.
    • García/García, performance-proiekzioa Luis López Carrascoren eta Raúl Liarteren eskutik.

Irudiak