Antolatzaileak
Laguntzailea
Babeslea
2022ko abenduan, Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrenarekin batera, Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektua amaitu zen; lau urtean zehar, Zinemaldiaren artxiboko atal garrantzitsuak gorde, katalogatu, digitalizatu eta irisgarri jarri dira proiektu horren medioz, eta beste fase bati hasiera emango dio oraingo honetan: aurrerantzean, hainbat hamarkadatan zehar ikus-entzuleei itxita egon den artxiboa jendeari irekita egongo da.
Proiektuaren azken mintegi publiko honek artxiboari forma eman dioten ahaleginak azpimarratzen ditu: lantaldean funtsezkoak diren pertsona batzuen eskutik, erakundeen arteko lankidetzan eta lan teknikoa eta akademikoa gauzatzen emandako lau urte bizi berrikusten dira, horri esker artxibo iraunkor, ireki eta bizi bat sortzea ahalbidetu dutela nabarmenduta. Alabaina, bidezkoa da merezi dutenei eskerrak ematea, eta beraz, ospakizun hau eskerrak emateko aukera izango da: Zinemaldiko langileen sentsibilitate eta borondateari esker iraun ahal izan dute artxiboko materialek gaur egun arte, urteotan horien esku egon baita materialok babestu eta gordetzea.
Artxiboak bere ateak irekitzeak zera ulertarazten digu, honaino ekarri gaituen proiektuaren azpititulua –historia posible guztiak– etorkizunera begirako promesa bat besterik ez dela: historia posible horiek gaur egun guztion eskura dauden materialak aztertu eta interpretatuko dituzten begirada berriek kontatuko dituzte.