Antolatzaileak
Laguntzailea
Babeslea
Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak, Artxiboaren ikerketa sustatzeko eta bai Gipuzkoa zein estatu mailako ikerketa zinematografikoaren garapena bermatzeko asmoz, José Ángel Herrero-Velarde ikerketa-beken programaren bigarren ediziorako deialdia egin dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzari esker. Arteen eta humanitateen arloan ikerketa-arlo askok laguntzarik ez dutela jakinda, programak hiru beka eskaintzen dizkie Gipuzkoan nahiz Estatuko beste lurraldeetan bizi edo jaio diren ikertzaileei, nagusiki Zinemaldiaren memoria materialean oinarritzen diren hiru artikulu akademiko egiteko.
Donostia Zinemaldiak (aurrerantzean, Zinemaldia) eta Elías Querejeta Zine Eskolak (aurrerantzean, EQZE) hautaketa-prozesu baterako deialdia egin dute. Prozesu horren bidez, hiru (3) beka emango dira, Zinemaldiaren artxiboan gordetako arrasto materialaren bidez Estatuko eta nazioarteko zinematografia ezagutzen lagunduko duten ikerlanen garapena sustatzeko eta laguntzeko.
Hautatutako proiektuek guztiz originalak izan beharko dute.
Programa pertsona fisikoei zuzenduta dago soilik, adin nagusikoei, esparru akademikoko eta/edo profesionaleko pertsonei eta Zinemaldiaren artxibo historikoarekin lotutako ikerketa-proiektuak aurkezten dituztenei. Izen-ematea hurrengo bi sarbideetako baten bidez egingo da:
Laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte ikertzaile independenteek edo unibertsitateei, ikerketa-zentroei edo ikus-entzunezko sektoreko beste erakunde publiko zein pribatuei atxikita daudenek.
Eskatzaileak aurrerago adieraziko diren moduan eta epeetan hautatuko ditu Batzorde batek. Batzorde hori Zinemaldiko eta EQZEko kideek osatuko dute, eta oinarri hauek betetzen direla eta proiektuak egokiak direla bermatuko du.
Programa honen xede diren hiru (3) beketako bakoitzak 3.500 € (hiru mila eta bostehun euro) dakartza berekin. Kopuru hori gordina da, eta, beraz, murriztu egingo da indarrean dagoen legeria aplikagarriak ezartzen dituen zerga eta atxikipenengatik. Ikertzaileari egutegi honen arabera emango zaio:
Artxibategietara sartzeko edukiko dituzten bi (2) asteetan, kontsulta-egunei dagozkien dietak eskainiko zaizkie. Gainera, programak Gipuzkoan bizi ez diren onuradunen bidaia eta ostatatzea bermatuko ditu.
Tabakalera eraikineko fasean, non Zinemaldiaren artxiboa osatzen duten material guztiak dauden, Euskadiko Filmategiaren liburutegian Interneterako konexioa duen lanerako eta kontsultarako gune bat eskainiko da. Gainera, eraikinean eta aldamenekoetan dauden funts eta artxibo zinematografikoetarako sarbidea bermatuko da, eta eraikineko baliabide eta jardueretarako sarbidea emango da, hala nola zinema-saioetarako, tailerretarako edo eskola magistraletarako.
Proiektuak gehienez ere zazpi (7) hilabeteko epean amaitu beharko dira, beka lortu duten proiektuak hautatzen diren egunetik zenbatzen hasita. Nolanahi ere, ikerketak hala eskatzen duenean, ikertzaileak luzapena eskatu ahal izango dio Zinemaldiari, eta epea luzatzea justifikatzen duten xehetasunak azaldu beharko dizkio. Onartzen badiote, luzapen hori ezin izango da bi (2) hilabetetik gorakoa izan.
Zinemaldiak 2024ko martxoaren 15ean irekiko du eskabideak aurkezteko epea eta 2024ko apirilaren 26a arte egongo da zabalik, 23:59 arte (GMT+1).
Eskabideak aurkezteko epean, proiektuak proposatu eta, beraz, beka lortu nahi duten guztiek, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, formularioak eta gainerako dokumentu gehigarriak barne. Horretarako, online bidezko formularioa bete beharko da, Zinemaldiaren artxiboaren web-orriko plataformaren bidez: https://artxiboa.sansebastianfestival.com/becas-de-investigacion-jose-angel-herrero-velarde/ Eskatzaileek, edozein kontsulta edo zalantza izanez gero, helbide elektroniko honetara idatzi ahal izango dute: artxiboa@sansebastianfestival.com
Programa honetako laguntza ez bada proiektuaren finantzaketa-iturri bakarra, eskabidean berariaz adierazi beharko dira jasotzen ari den beste edozein laguntzaren, ekarpenen edo dirulaguntzaren identifikazioari eta zenbatekoari buruzko datu guztiak, izan pribatua edo publikoa.
Hautatutako hiru proiektuak zein izan diren maiatzan jakinaraziko da, eta egonaldia uztailaren 8tik 19ra egingo da. Esleipenaz geroztik, hautatutako pertsonek astebeteko epea izango dute beka onartzeko.
Hautagaiak ebaluatzeko eta hautatzeko ardura duen Batzordea paritarioa izango da, eta Donostia Zinemaldiko eta Elías Querejeta Zine Eskolako bost (5) profesional eta kidek osatuko dute:
Batzordeak hautagaiak elkarrizketatzeko eskubidea izango du hautaketa-prozesuan zehar, informazio gehigarria lortzeko.
Batzordeak erreserba-zerrenda bat osatuko du gainerako eskatzaileekin, eta horiek egonaldia lortu ahal izango dute hasieran hautatutako eskatzaileek hautagaitza bertan behera utzi dutela jakinarazten badute.
Proiektua amaitzeko, ikerlan bat entregatu beharko da, euskaraz edo gaztelaniaz. Lanak originala, berria eta programaren esparruan garatutakoa izan beharko du, hau da, ez da onartuko ezein argitaletxe, argitalpen, erakunde, sari edo lehiaketetara zabaldua edo bidalia izan den lanik, ez osorik ez zati batean, ez eta aurretik esparru akademikoan ebaluatzeko sortua izan denik ere. Lan horiek 6.000 eta 10.000 hitz artekoak izan beharko dute, estandar akademiko guztiak bete beharko dituzte (iturrien aipamena eta erreferentzia) eta zinema-ikasketen arloan espezializatutako literatura ezagutzen dutela frogatu beharko dute.
Idatzi horiek estatuko nahiz nazioarteko zinematografiari ekarpen teorikoa egin beharko diote ezinbestean, ikuspuntu historikotik, estetikotik edo linguistikotik, eta gai librekoak izango dira. Ikerketak, nagusiki, Zinemaldiko artxiboan gordetzen diren materialean oinarritu beharko dira, baina ez dute zertan horretara mugatu.
Idatzizko osagai hori nahitaez entregatu behar da, nahiz eta emaitzak argitaratzeko beste formatu batzuekin bateragarria izango den (hitzaldiak, kongresuetako komunikazioak, etab.).
Onuradunek honako konpromiso hauek hartu beharko dituzte:
Zinemaldia proiektuak ustiatzen ahaleginduko da, eta ikertzaileen eta proiektuak editatzeko eta argitaratzeko interesa izan dezaketen argitaletxe edo aldizkari ospetsuen arteko bitartekari gisa jardungo du. Ikerketa horiek Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Euskadiko Filmategiak batera argitaratzen duten ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkari akademikoaren Argitalpen Batzordeak ere kontuan hartu ahal izango ditu.
Horretarako, Zinemaldiak irabazten duten proiektuen ustiapen-eskubideak baliatu ahal izango ditu, eta hori ez da oztopo izango bekaren onuradunak aurkeztutako lana erabili ahal izateko, berariaz hala eskatzen badu.
Oinarri horiek bere osotasunean onartzen direla joko da programan parte hartzeko eskabidea bidaltzean.
2024ko martxoaren 15ean irekiko da eskabideak aurkezteko epea eta 2024ko apirilaren 26a arte egongo da zabalik, 23:59 arte (GMT+1).