Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika
Ikastaroa
Palacio Miramar (Donostia-SanSebastián)
2020/09/01
| 2020/09/03

Azken hamarkadan “jaialdi ikasketak” arloak zinemaldiei buruzko begirada kritikoak eraiki ditu. Ikuskizun eta glamurrarekin lotutako azaleko irakurketa mediatikoetaz haratago, zinema-jaialdiak kultura zinematografikoan ezinbesteko piezak direla ulertzen hasi da ohiartzun sozial, politiko eta ekonomikoz josiak.

Uda Ikastaro honek jaialdi ikasketetara sarrera bat proposatzen du iragana, oraina eta etorkizunaren artean dialogo bat ezarriz. Alde batetik, hitzaldiek nazioarteko hainbat zine-jaialdien analisi historikoari ekingo diete eraldaketa sozial eta politiko garaikideekin dauzkaten loturak aztertuz. Bestetik, mahai-inguruek zinemaldien oraina eta etorkizunari buruzko eztabaidak garatzeko espazioa irekiko dute. Tonu dibulgatzaile baten bitartez Ikastaroa ikerlari eta zine munduko profesionalen topaketa gisa planteatzen da zinemaldien inguruko hausnarketa ikuspuntu kritiko, historiko eta konparatu batetik bultzatzeko.

Egitaraua

2020ko irailak 1

  • 9:00: Erregistratzea eta dokumentazioa entregatzea
  • 9:10: Erakunde-inaugurazioa. Harkaitz Millan Etxezarreta (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatua), José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiko zuzendaria), Carlos Muguiro Altuna (Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria).
  • 9:30: Zuzendaritzak jarduera aurkeztea. Pablo La Parra Pérez (Elías Querejeta Zine Eskola / Donostia Zinemaldia).
  • 9:35: «Zinema eta Gerra Hotza». Caroline Moine (Versailles-Saint-Quentin-en-Yvelines Unibertsitatea).
  • 10:30: Etenaldia.
  • 11:00: «Azterketa-kasua: Zinema-jaialdien jaiotza Alemania zatitu batean: erronka kulturalak eta politikoak». Caroline Moine.
  • 12:00: Etenaldia.
  • 12:15: Mahai-ingurua: «Zinema-jaialdiak, feminismoa eta genero-arrakala». Paz Lázaro Barquilla (Berlinale), Marta Selva Masoliver (Mostra Internacional de Films de Dones). Moderatzailea: Ruth Pérez De Anucita (Donostia Zinemaldia).

2020ko irailak 2

  • 9:30: «68 luzearen hausturak». Pablo La Parra Pérez.
  • 10:30: Etenaldia.
  • 11:00: «Azterketa-kasua: Trantsizioa zinema-jaialdian: Zinemaldiaren 68 berantiarra». Pablo La Parra Pérez.
  • 12:00: Etenaldia.
  • 12:15: Mahai ingurua: «Programazio-erronkak XXI. mendeko zinema-jaialdientzat». Victor Iriarte (Tabakalera), Charlotte Serrand (La Roche-sur-Yoneko nazioarteko zinema-jaialdia, Quinzaine des Réalisateurs). Moderatzailea: Pablo La Parra Pérez.

2020ko irailak 3

  • 9:30: «Zinema-jaialdien ugaritzea maila globalean. Erakusketa-eredu espezializatu baterantz». Aida Vallejo Vallejo (UPV/EHU).
  • 10:30: Etenaldia.
  • 11:00: «Azterketa-kasua: Zinema dokumentaleko jaialdiak: ekoiztea, erakusketa eta banatzea». Aida Vallejo Vallejo.
  • 12:00: Etenaldia.
  • 12:15: Mahai ingurua: «Zinema-jaialdiak estatu espainolean: erronkak eta ikuspegiak». Alejandro Díaz Castaño (Gijóngo nazioarteko zinema-jaialdia), Vanesa Fernández (Zinebi), José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldia). Moderatzailea: Pablo La Parra Pérez.
  • 13:45: Amaiera. Pablo La Parra Pérez.

Estekak