Kontatzeko bestelako modu bat: emakumeen presentziak, ausentziak eta errepresentazioak Donostia Zinemaldian (1953-1978)
Mintegia
Tabakalera (Donostia-San Sebastián)
2021/12/04

«Argazki bat esanguratsua iruditzen zaigunean, iragan bat eta etorkizun bat eskaintzen ari gatzaizkio». John Berger (Another Way of Telling, 1982)

Zinema-jaialdi bat, besteak beste, irudiak ekoizteko makina erraldoi bat da. Argazkiek bereziki, funtsezko garrantzia izan dute zinema-jaialdi handien iruditeriaren sorkuntzan.

2020-2021 ikasturtean zehar, Elías Querejeta Zine Eskolako ikertzaile eta ikasleek osatutako «Zinemaldia 70: historia posible guztiak» proiektuko ikertaldeak Donostia Zinemaldiaren ikusizko historia aztertu du, Donostia Zinemaldiaren artxiboan eta Kutxateka bilduman gordetako argazkiak oinarritzat hartuta.

Lan horri esker, zehatz-mehatz aztertu dira Donostia Zinemaldiaren historiako lehen hiru hamarkadetan emakumeak irudikatzeko (eta zenbaitetan ezkutatzeko) erabili izan diren mekanismoak. Tradizionalki, emakumeak urte horietan Donostia Zinemaldian izandako presentzia irudi eta diskurtso gutxi batzuen gainean sortu zen, batez ere, emakumezko aktoreek alfonbra gorriaren gainean zuten presentzia agertzen duten argazkiak.

Donostia Zinemaldiaren argazki-ondareari buruz egindako lanean oinarrituta, Zinemaldia 70 proiektuaren hirugarren jardunaldi publiko honen helburua iruditeria hori zabaltzea eta begirada kritiko berrien esku ipintzea da. Utz ditzakegu agerian zentzu-geruzak, pantaila barruko eta kanpoko zinema-izarrek pizten duten lilura mediatikotik eta zinema-izar horiek objektifikatzetik harago doazenak? Berreskuratu ditzakegu artxibotik Donostia Zinemaldian, foku mediatikotik urrun geratzen diren lanbideetan jardun izan ziren emakumeen arrastoak, Sail Ofizialean lehiatu ziren emakumezko lehen zuzendarietatik hasita? Finean, jar dezakegu praktikan Donostia Zinemaldiaren historian emakumeek izan duten parte-hartzea kontatzeko bestelako modu bat?

Egitaraua

  • 16:00: “Sarrera: Donostia Zinemaldiko argazki artxiboaren deribak”. Pablo La Parra Pérez (Elías Querejeta Zine Eskola/Donostia Zinemaldia)
  • 16:40: “Emakume zinemagileak Donostian: ikerketa kasuak (1953-1975)”. Ekhiñe Etxeberria eta Laida Mendia (Elías Querejeta Zine Eskola).
  • 17:00: Etenaldia.
  • 17:15: “‘Espainiak munduari eskaintzen dion irribarrea’: Zinemaldia baikortasun desarrollistaren metafora gisa (1953-1969)”. Aintzane Rincón (Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • 18:00: “'Espainiako zinema berria’ Donostian: emakumezkoen irudikapen ereduak”. (Endika Rey, Bartzelonako Unibertsitatea)
  • 18:45: Etenaldia.
  • 19:00: Emanaldia: Kilenc Hónap / Nueve meses (Márta Mészáros, Hungaria, 1976, 88'). Irati Crespok aurkeztuta (Donostia Zinemaldia)
Play Video
16:00: “Sarrera: Donostia Zinemaldiko argazki artxiboaren deribak”. Pablo La Parra Pérez (Elías Querejeta Zine Eskola/Donostia Zinemaldia)
Play Video
16:40: “Emakume zinemagileak Donostian: ikerketa kasuak (1953-1975)”. Ekhiñe Etxeberria eta Laida Mendia (Elías Querejeta Zine Eskola).
Play Video
17:15: “‘Espainiak munduari eskaintzen dion irribarrea’: Zinemaldia baikortasun desarrollistaren metafora gisa (1953-1969)”. Aintzane Rincón (Euskal Herriko Unibertsitatea).
Play Video
18:00: “'Espainiako zinema berria’ Donostian: emakumezkoen irudikapen ereduak”. (Endika Rey, Bartzelonako Unibertsitatea)

Irudiak