Antolatzaileak
Laguntzailea
Babeslea
2018an, Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak «Zinemaldia 70: historia posible guztiak» ikerketa- eta artxibo-proiektua abiarazi zuten. «Nola artxiba daiteke zinema-jaialdi bat?» izeneko hitzaldi honetan, Pablo La Parra Pérezek (EQZE / Donostia Zinemaldia) azaldu egingo digu proiektua. Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrenaren atean (2022), helburua da «artxibo bizi» bat sortzea, Donostia Zinemaldiaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertu eta eztabaidatzeko. Pablo La Parra Pérezen aurkezpenaren ondoren, Gerwin Tamsma IFFRko programatzailea IFFRrentzako eredu den Donostia Zinemaldiaren artxiboaz mintzatuko da.
Hitzaldi hori Amsterdameko Unibertsitatearen (UvA) eta Eye Filmmuseumen arteko elkarlan bat da, eta Floris Paalman (UvA) izango da moderatzailea.