Donostia Zinemaldiaren argitalpen ofizialaren orrietan, lehiaketaren egunerokoa jasotzen da, baina, gainera, zazpi mendetan bizitako eraldaketa zinematografikoak, politikoak eta sozialak islatzen dira. Egunkaria hainbat goibururekin argitaratu da bere historian zehar: Festival (1954-1987, 1990, 1993-2006), Festival de Cine (1988-1989), Moving Pictures (1991-1992, izen bereko argitalpenaren edizio berezi gisa), Diario del Festival (2007-2009) eta Zinemaldia (2010-gaur egun). Bilduma honek artxiboan gordeta dauden egunkarien 724 aleak biltzen ditu (1954, 1957-2023).